‘The Funamviolistas’ taldearen abilezi gorenak Ermua Antzokian ikusgai

23.10.14
Hezkuntza

Aurtengo musika hamabostaldiaren edo ‘Musikaldiaren’ barne, bihar ‘The Funanviolistas’ taldearen ikuskizuna izanen dugu Ermua Antzokian. Emanaldiak soka instrumentu jole diren musikariak dituzten abilezia eta gaitasun mordoa begi-bistan jarriko digu. Antzokian gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerek 10 euro balio dute eta, jada, aldez aurreko salmentan eros ditzakegu Kutxabank entitatearen webgunean, bere orotariko kutxazainetan, Lobiano Kulturgunean edo takilan emanaldia hasi baino lehenago. Funtzioak ordu eta laurdeneko luzapena du.

The Funanviolistas Ana Hernández, Mayte Olmedilla eta Lila Horovitzen determinazioari eta artistikoki berritzeko prozesuari esker sortzen da. Langabezian geratu ondoren, elkartu eta konpainia sortzea erabakitzen dute, dirua lortzeko ‘crowdfunding’ edo laguntzaileen kanpaina abian jarri zutelarik, azkenean, 113 lagunen babesa lortuz. Lehenengo emanaldia 2013ko otsailean egiten dute eta ikusle nahiz kritikoen onespen eta txaloak jaso zituzten.

Beren orkestratatik kaleraturiko hiru emakume dira, edozein hiri eta parkeko bankuan eserita daudenak. Galdurik dauden hiru instrumentuentzako ‘suite’ edo pieza. Ezaguna ezta? Ez dira garairik onenak, ez. Konpainietatik kaleratuak izanari aurre egin eta buru-belarri sormen lanean murgiltzen dira, emaitza ikusita elkarrekin jo eta taldea eratzea erabakitzen dutelarik.

Adiskidetasuna, egoera gainditzea eta ohikotasuna istorio maitagarri hau egiteko osagaiak dira, musika, dantza, kantua, umorea eta keinuen antzezpena uztartzen dituen muntai sinestezina mamitzeko. Errepertorioa aldi berean soinu banda eta pertsonaien ahotsa da. Emozioen arteko ibilbidea Vivaldi, Grieg, Massenet, Bizet, Piazzolla, Rita Pavone, konpositoreen eta zineko gai klasikoen, jazz eta tango argentinarren piezak eskainiz.

2013an Talent Madrid saria jaso zuten, ikuskizun onenarentzat. Gaztela eta Leoneko XVI. Antzerki Azokan salako ikuskizun onenaren saria eskuratu ondoren. Eta aurtengo 2014an Max Sari ospetsu alortu zuten, ikuskizun berri onenarentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian