Enpresa ekimenak eta negozio ideiak berriak garatzeko laguntza hainbat

23.10.14
Ekonomi Sustapena

Tokiko garapen Alorrak informazio batzarra antolatu du, enpresa ekimenak eta negozio ideiak berriak garatzeko Lanbide eta Bizkaiko Foru Aldundiak emango dituzten laguntzen berri eman eta zabaltzeko. Batzarra datorren asteko asteazkenean egingo da –urriaren 29an- goizeko 9etan Izarra Centre eraikinean. Sarrera doakoa, nahi duen guztiarentzat librea.

Lanbide erakundeak diru-laguntza deialdi bi argitaratu ditu. Lehenengoan 25 urte baino gazteagoei 2.000 euro emango dizkie eta, bigarrenean, adin horretatik gora daudenentzat 1.500 euro, hurrenez hurren. Diru-laguntza horien xedea bikoitza da, batetik enpresa ekimen berriak jartzen laguntzea, hau da, negozio plana pentsatuta dutenentzat eta, bestetik, ideia izan ekintzaile izan daitezkeenei laguntzea, ideia hori aztertzen, garatzen eta egituratzen zentratu daitezen.

Ermuan ideia garatzeko asmoa duten hamar (10) sustatzaile hautatu eta horiei lagunduko zaie. Trebakuntza bat bete beharko dute, non talde bahiz banakako jarduerak aurreikusita dauden. Diru-laguntza horiek jaso ahal izateko pertsonen Euskadiko herriren batean erroldaturik, langabezian eta Lanbiden inskribaturik egon beharko dute eta, baita ere, duten ideiatan zentratu eta azaro, abendu eta urtarrileko hilabeteetan zehar horretan bakarrik jarduteko konpromisoa hartu.

Aktiboen erosketari dagokionez, Lanbiden ezagutzera eman berri ditu enpresa txiki eta ertainak finantzatzen laguntzeko laguntza deialdia.

Tokiko garapen Alorrak heziketa jarduera berri bati hasiera emango dio laster, zeina 30 orduz luzatuko den. Ikastaro hori egitea nahitaezkoa da Bizkaiko Foru Aldundiak ematen diru-laguntzak jaso ahal izateko (gizonezkoek 4.000 euro eta emakumezkoek 5.000, hurrenez hurren). Enpresak kudeatzen ikasteko jarduera hori azaroaren 3an hasiko da eta goizeko ordutegia izango du. Honetan ere, banakako nahiz taldeko jarduerak aurreikusita daude.

Laburbilduz, informazio batzar interesgarria doan da, nahi duen guztiarentzat libre. Aldiz, enpresa kudeatzeko ikastarorako izena eman behar da eta horretarako bi aukera daude, nizaguirre@udalermua.net e-postontzira idaztea edo bulegoko 943 179151 telefono zenbakira deitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena