San Martinen XXV. edizioarako prest azoka eta kultura jardueren egitarauak

28.10.14
Euskara

Azaroa gero eta hurbilago dugu eta, ondorioz, baita Euskal Birusak urtero antolatzen duen San Martin azoka ere. Azoka azaroaren 8ko larunbatean egingo da. Ekimenak hogeita bost urte betetzen ditu, ederto hazi eta trinkotu ondoren. Azoka jada ez da egun bakarrera mugatzen. Egun bakarrak ez gaituelako asetzen, gutxiegi da. Hori horrela, duela zenbait urtetatik hona San Martin azoka jarduera kulturalez dotore jantzita etortzen zaigu, azaroan zehar luzatuz. Horri esker, gure ama-lurrak ematen dizkigun produktu ezin hobeen festa luzatu egiten dugu, zuku gehiago ateratzeko.

XXV. San Martin azokaren programa, pdf formatuan uzten dizuegu, bertan baitaude jarduera, ekitaldi eta horien ordutegi eta xehetasun guztiak.

San Martin azoka, ez datorkigu ortozik, berarekin eta bere testuinguruan kultur programa baitakar: San Martin kulturala deritzan jarduera multzoa. Ondoren uzten dizuegu prestatutakoaren zerrenda:

  • Urriaren 28an, asteartea
    • Atondu.Ane Albisu. Hitzaldi eta tailerra. Arratsaldeko sei eta erdietan, Lobiano kultur gunean.
  • Urriaren 31n, ostirala:
    • Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Onintza enbeita, Uxue Alberdi, Alaia Martin etaIratxe Ibarra. Ermua Antzokian, 22.15ean.
    • Sarrera: 10€. Euskal birusa elkarteak antolatuta.
  • Azaroaren 5ean, osteguna:
    • Taloak egiten ikasteko ikastaroa, Leku-eder elkartea. Ordua zehazteke dago. Euskal Birusa elkarteak antolatua.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko