'Afrika Beltza: ezagutzea elkarbizitzaren oinarria II' Aniztasuna Eskolako hitzaldia

28.10.14
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Diógenes Sabana Bisoko abokatu eta aholkulariak Aniztasunaren Eskolako hirugarren saioa emanen du gaur Lobiano Kulturgunean, arratseko sei eta erdietatik aurrera. Saioari jarri zaion titulua honakoa da: “Afrika Beltza: ezagutzea elkarbizitzaren oinarria II”.

Diógenes Sabana abokatua eta gizarte aholkularia da, elkarbizitzan eta bitartekaritzan aditua dena. Saio hau ostera ere antolatu izan da maiatzean egindakoari jarraiki, haren ondoren errepikatzeko eskaera handia izan baitugu. Afrika kontinenteak piztu duen ikusmina ikusita, hitzaldiak luzatzea eta abenduan egingo dugun hirugarren batekin amaiera ematea erabaki dugu. Hitzaldiotan afrikarren ohituratan eta bizitzeko moduan sakontzen da, gure artean ditugunak hobeto ezagutu ditzagun.

Tailer eta saioak Aniztasunaren Eskolako egitarauaren baitan txertaturik daude. Aniztasunaren Eskola ekimenaren bidez ermuarroi oro har eta interesatuei bereziki immigrazioaren inguruko datu, ezagutza eta bitartekaritzan erabil ditzakegun tresnak aurkeztu nahi zaizkigu, herriko elkarbizitza kulturalarentzat mesedegarri izango delakoan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako