A. Hernandez sendo dabil denboraldirako ezarri dituen jomugak lortzeko xedez
Aitor Hernández txirrindulariak hasi berri dugun 2014-2015 ziklokros denboraldia aurkeztu berri du. Ermuarrak denboraldi honetan bi irteera egingo ditu Belgikara, -abenduan eta otsailean- nazioarteko korrikalari onenekin neurtzeko. Hortaz gain, Aitorrek estatuko egutegia ia osorik korrituko du, bere helburuen artean Euskadiko eta Espainiako txapelketak eta Kopa dituelarik jomuga, mundialean ere emaitza ona lortzen ere saiatzeko asmoa delarik.
Bere taldea hazi eta egonkortu egin da aurtengo denboraldirako. Aurkezpenean erabili zuen txostenaren arabera, honakoek dira taldeko kideak: Jon Orgambidek laguntza tekniko egingo dio, eta makinan mantentzeko laguntzaile izaten jarraituko dute José Luis Holguín, Javier Sánchez eta Zigor Ceballosek. Horiez gain, Ernesto Izagirre psikologoaren, José Luis Romanelli, masajistaren, Kepa Lizarraga medikuaren eta Iker López eta Ramón Fernández prestatzaile fisikoen zerbitzuak ere izango ditu bere esanetara. Hernandezen ekitaldian adierazi zuenez “Talde hori guztia ezinbestekoa da ni neuk nire lana egoki bete nazan, eta beste txirrindulariek baino azkarrago eragin diezadan pedalei. Taldea aurtengorako hazi egin da eta gaur egun lan alor guztiak beterik ditugu” aditzera eman zuen mikrofonoaren aurrean.
Talde sendo eta bermeduna izateko arrazoien artean Specialized etxearen eta Ermuko udalaren babesa dago, euskarri nagusienak baitira biok. Horiez gain ere, laguntzaile dira baita ondorengo marka eta etxeek: Rocket Bike Eibar, Bio Essentials Sports Technology, Zirauna, NTS, Sirimiri, Rotek Rotuloak, Arlo 2000 Biltegia, JFJ Sport Management, Olaizola Lurrindenda, Novadiet, Roval eta Zurich aseguruak, teknikoki aurtengo kirol ekimenean laguntzaile baitira.
Hasi berri dugun 2014-2015 denboraldiko lehen emaitzak
Aitorrek denboraldia urriaren lehen asteburuan hasi zuen, jada, bost karrera korritu izan dituelarik eta guztietan podiumera igotzea lortuz. Bostetik hiru lasterketa irabazi ditu eta beste bietan bigarren sailkatua izan da, garailearen atzetik helmugaratu ondoren. Azaroko lehen asteburu honetan bi proba korrituko ditu, larunbatean Laudion eta igandean Muskizen. Egindakoaren laburpena, ondokoa da:
- Llanes (Asturias): 2. postua
- Oviedo (Asturias). 1. postua
- Medina de Pomar (Burgos): 1. postua
- Villarcayo (Burgos): 2. postua
- Nazioarteko proba Karrantzan (Bizkaia): 1. postua
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da