Hesitan hesiz: eskola atletentzako jardunaldi ludiko eta teknikoa Betiondon

29.10.14
Kirolak

Eskola kiroleko eta hesi-lasterketari ataleko atletek –Erkidegoko infantilak eta Bizkaiko alebinak- jardunaldi ludiko eta teknikoa gauzatuko dute asteburu honetan Ermuan, Hesitan hesiz’ izeneko ekimenaren baitan. Proposamenak heziketa, aisialdia eta kirol zaletasuna ditu osagai eta hiru egunetan egingo da, Erkidegoa osatzen dugun Lurralde Historikoen kopurua beste. Horietako bakoitzean saio bana egingo da, Bizkaikoari dagokiona Ermuan eta Betiondon egingo delarik jai eguna dugun larunbat honetan -azaroaren 1ean-. Jardunaldia bi ordu eta erdiz luzatuko da, goizeko hamar eta erdietatik eguerdiko ordu batera bitartean.

Goiza Atletismoko Euskal Federazioaren eta Bizkaiko Federazioaren hesi-lasterketako arduradunek zuzendu eta dinamizatuko dute, hurrenez hurren, Gorka Zuazo eta Iñaki Martinezek. Jardunaldi ireki eta doakoa da, nahi duten atleta eta entrenadoreentzat. Jardunaldian parte hartu eta dibertitzera ehun bat neskato eta mutiko gazte etor daitezkeela aurreikusita dago. Bertan izango dira Betiondon ikasten eta praktikatzen ari diren kirolari gazteek parte hartuko dute, nagusiagoek lortzen ari diren emaitza onei lekuko hartu eta zale nahiz Ermuko herriari harro sentitzeko arrazoiak ematen nahi dutelako.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da