Bertso jaialdia ederra Ermua Antzokian

30.10.14
Euskara

Ermua Antzokian bertso jaialdia izango da ostiral gauean. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ekitaldia San Martin Kulturalaren barne dago. Ikuskizuna Antzokian egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 10 euro balio dute eta jada salgai daude Lobianon, BBKren orotariko kutxazainetan eta banketxearen webgunean.

Aurtengo bertso jaialdiaren ezaugarri, emakumeak nagusi izatea izango da. Eszenatokira igoko diren zazpitik sei andrazko baitira, bost bertsolari eta gai jartzailea bera. Punta-puntako bertsolariak ikusteko aukera izango dugu: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Alaia Martin, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra eta Andoni Egaña. Seikoteak Bertso Jaialdia eskainiko du gaueko 22:15etatik aurrera. Ikusmen handiko bertso jaialdia izango da, kalitatezkoa. Beraz, bertso saio bizia eta freskoa espero da. Gai jartzaile moduan Ainhoa Aranburu arituko da. Giro aparta gau hotzean!

Azpian iazko jaialdiko argazkien bilduma uzten dizuegu. Lana Oscar Blanco Gutiérrez kolaboratzailearena da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin