Izarra Centren kokatzen eta industri ehuna dibertsifikatzen eta/edo bultzatzen duten enpresentzako laguntzak

30.10.14
Ekonomi Sustapena

Ermuko udala udalerri baten ehun ekonomikoak duen garrantziaz jakitun da eta horregatik urte asko daramatza Ermuko enpresei eta enpresa ekintzaileei laguntzeko politika aktiboak gauzatzen, enpresa egitura sendo, moderno eta lehiakorra egonkortzeko. Jomuga horri jarraiki bi lan ildo jorratu ditu: ohiko enpresa ehuna indartzea eta ekonomia sektore teknologikoetara dibertsifikatzen lagunduko duten neurriak bultzatzea.

Dibertsifikazio estrategia horren xede da sektore edo merkatu gutxi batzuenganako dependentzia edo toki garapena gogor astinduko duten krisialdiak ekiditea. Gure toki ekonomiaren oinarria enpresa txiki edo oso txikiak direla eta horietako gehienak automobilgintza sektorearen pentsutan daudela.

Izarra Centre eraikinak balio handia du enpresa teknologikoentzat, instalazio aurreratuak izateaz gain, ahalmen eta abiadura handiko zuntz optikoko sarearekin loturik dagoelako, eta egunotan hori nahitaezkoa da, munduko gauza guztiak Sarean ematen baitira.

Beste edonon eta edozein lurraldetan kokatuta dauden enpresentzat erantsitako baliodun espazioa da Izarra Centre. Enpresa berriak Ermura etorri izanak derrigorrez gure lurraldean enplegua sortzea ekarri behar du ondorio gisa. Hori horrela, abian jartzen ditugun mekanismoak helburu hori lortzera bideratu behar ditugu bereziki, baliabide publikoak eraginkorrak izan daitezela nahi badugu.<7p>

Gure udalerrian enplegua sortu dadila da laguntza deialdi honen azken helburua, enpresa berriak gurera etortzen direlako edo tradiziozko enpresek lehiakortasun proiektuak trinkotzen dituztelako.<7p>.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du