Hiribili zirkuituko balizen kokapena eta behin betiko ibilbidea jorratu dute tailer parte-hartzaileko kideek
Ermua hirian eta hiri-inguruan ‘Kirol pasioa’ sustatzea helburu duen programa da Hiribili izenekoa. Herritarrek ariketa fisiko efektibo eta parekidea gure bizi-ohituran txarta dezagun toki estrategia komunitarioaren baitan dagoena. Hori gauzatzeko burmuin nahiz osasunarentzat zirkuitu sare berri bat eratzea eta seinaleztatzea nahi da gure herrian. Zirkuituok udalean ditugun kirol ekipamenduen barneratuko direlarik.
Zirkuitu izan daitezkeen ibilbideak zehazte aldera gaur goizean herritarrontzat zabalik izan dugun tailer parte-hartzailea gauzatu da, non lehen zirkuitu pilotuaren ibilbidea zein izango den eta horretan seinale jaso eta bidaliko duten balizan non jarriko diren erabaki da. Gaurkoa egiten den bigarren tailerra izan da eta bertan parte hartu izan dute Patxi Galarraga arkitektoa, José Egido medikua, Lehen Arretarako Unitatearen arduraduna herriko osasun Zentroan, Antton Garcia kirol koordinadorea eta boluntarioen taldea.
Aipatu ditugun balizak detektagailuak izango dituzte barnean, zirkuituko erabiltzailea bertatik pasatzen denean eta eskuturrean daraman eskuturrekoa hurbilduz gero datuak irakurtzeko gauza izango delarik, horiek jaso eta Kirol eta Jarduera Fisikoan Orientatzeko udal Bulegora bidaliko dituenak. Hau da, pertsona nor den eta bertatik pasa izan den egun, ordu, minutu eta segundoa.
Kirol eta Jarduera Fisikoan Orientatzeko udal Bulegoak –M.A. Blanco kiroldegiaren lehen solairuan kokatua dagoena- datuazk jaso eta aztertu ahal izango ditu, proiektura sartutako pertsonari eta norbanakoari gomendatu zaion jarduera fisiko jarraitu eta hobetzeko.
Azpimarra behar, Kirol eta Jarduera Fisikoan Orientatzeko udal Bulego horrek Ermuko Osasun Zentroarekin koordinaturik egingo duela lan, zentroko osasun langileek paziente bakoitzari jarraipen zorrotza egin ahal izango diotelarik.
Hiribili proiektuan –publikoki eta zehetasunez aurkeztuko dugun ekimenean- parte hartu nahi duten eta eskuturrekoak jaso nahi dituzten pertsona orok Kirol eta Jarduera Fisikoan Orientatzeko udal Bulegoarekin harremanetan jarri beharko dute, horretarako bi bide izanik 661 642 531 telefonora deitzea edo ermuamugi@udalermua.net e-postontzira idaztea.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke