Urtea amaitu aurretik, beste atsedenalditxo baterako parada!
Eta hala da, urtea amaitu aurretik Gabonetako oporrak helduko dira eta gurasook umeek jai duten egun horietan zer egingo duten pentsatu beharra daukagu. Urtez urte Ermuko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, Gabonetako ekintzak eskaintzen dizkie Lehen Hezkuntzan ibiltzen diren ikasle ermuarrei, jai-egun horietan umeak ondo egon daitezen, egunak disfruta ditzaten, gure inguruak ezagutu eta aisialdian euskaraz ere ibil daitezen. Aurtengo egitaraua, gainera oso erakargarria izango da, Antxintxiketan Begirale Taldeak Gabonetako bederatzi egunetan hainbat ekintza proposatu baititu: irteerak, jolasak, abenturak, kirola, umorea…
Antolaketa zuzen ondo egiteko, aurreko urteetan legez, lehendabizi, aurre-inskripzioa zabalduko da azaroaren 4tik 14ra bitartean, Abiapuntuko bulegoetan ohiko ordutegian. Behin, epea itxi eta gero behin-behineko zerrendak eta erreserbako plazak argitaratuko dira eta gero behin-betiko inskripzioa azaroaren 18tik 24ra bitartean burutu beharko dute gurasoek Euskara Sailean 8:30etatik 14:30era bitartean, orduan 50 eurotako tasa ere ordaindu beharko delarik.
Informazio gehiago eta behin-behineko egitaraua sakatu beheko atalean.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko