Enpresa-kudeaketari buruzko ikastaro berria, Toki Garapeneko Alorraren eskutik

31.10.14
Ekonomi Sustapena

Ekintzaileen kultura sustatzea eta enpresa-sustatzaileei beren negozio ideia garatzen laguntzea Udal Toki Garapen Alorraren egitekoetakoa da. Horretan laguntzeko dugun tresna paregabea trebakuntza da eta horren harira, udal sailak gure herrian egiten den Enpresa Kudeaketarako ikastaroa hasiko du astelehean azaroaren 3an Izarra Centren goizez.

Ikastaro berri horrek 30 ordu izango ditu. Enpresa berriak sortu nahi dituztenentzako trebakuntza ikastaro hauek barne hartzen dute, taldeko prestakuntza ekintzak nahiz banakako aholkularitzak. Ikastaro horietan parte hartzea derrigorrezkoa da, negozio berria irekitzeagatik Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntza gisa emango omen dituen 4000/5000 euro emakumea baldin bazara. Jaso nahi bada behintzat, hori, aurten dekretoa irteten bada behintzat. Toki Garapen Alorrak urtero bezala, aurten ere, diru-laguntza eskatuko dio BFAri. Horrela bada, parte hartzen dutenak Bizkaiko edozein herrian erroldatuta egon behar dira eta enpresa berriak Bizkaian kokatuta behar dira.

Heziketa Izarra Centren egin eta emango da 9,30tatik 13,30ak arte. Interesatuek bi aukera dituzte izena emateko: 943179151 telefono zenbakira deitzea edo mezu elektroniko bidaltzea helbide honetara: nizaguirre@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du