Udal Liburutegiak aipamen berezia jaso du 2014ko Maria Moliner sarietan

04.11.14
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak aipamen berezia jaso du ''Maria Moliner'' sarietan eta haur eta gazteentzako 180 liburu eta hainbat material osagarri eskuratuko, Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Federazioak Coca-Cola Fundazioaren laguntzaz, urtero irakurzaletasuna sustatzeko urtero antolatzen duten kanpainan.

Azken edizioetan, gure liburutegiak hainbat aldiz jaso izan ditu aipamen eta sariak jarraian deialdi horren barne. Bertako langileek esanetan, hori horrela izateak bertan gauzatzen duten lana eta proposamenak aintzat hartu eta oniritzia ematea da. Aurten jasotako sortaren barne haur eta gazteentzako 180 liburu, aldizkari kultural jasotzeko urtebeteko harpidetza, 10 liburu digital eta e-reader bat.

2014an aurkeztutako proiektuak zuen titulua ondokoa zen “Liburutegia, ikasketarako erkidegoa”, zeinean liburutegitik gure eguneroko bizitzan heziketa eta ikasketa-erkidegoak bultzatzeko xedez abian jarri diren ekimenak laburbiltzen diren. Horien adibide, laguntza digitalak, hizkuntzak praktikatzeko mintzapraktika taldeak eta auto-formaziorako materialak izanik. Horrez gain, horiek ekimenak aurrera ateratzeko erakunde, talde eta boluntarioek elkarlanean jardun izanaren balorean jartzen da.

Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina hori 1998an hasi zen eta harrez geroztik urtero egiten da, 50.000 biztanletik beherako herrietako liburutegientzat. Deialdiaren xedea liburutegi horietan haur eta gazteen artean irakur zaletasuna suspertzeko egiten diren jarduera, ekimen edo proiektuak saritzea da. Gurean, azken urteetan irakur zaletasunaren indizeak gora egin du, batez ere gazteengan.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat