Jon Arretxe luxuzko gidari izan dugu Bilbon, ‘612 euro’ eleberriaren eszenatokietan

05.11.14
Udal Liburutegia

Ermuko udal Liburutegiak antolatutako aurtengo erdarazko Irakurketa Klubeko lehen saioa urrian izan berri da. Oso topaketa berezia, izan ere, ohiko tokian batu beharrean, hau da Lobiano Kultur Gunean, taldea Bilboko San Frantzisko Liburutegian bildu baitzen. Bertan Jon Arretxe, azken hilabetean irakurketa klubeko partaideek irakurritako “612 euros” (Erein, 2013) eleberriaren egilea, zain zegoen.

Irakurketa klubeko 17 partaide inguru eta Peru Magdalena, ekintzaren dinamizatzailea, eleberriaren sortze-lanetan parte-hartze aktiboa izan duten beste pertsonekin batera, Jon Arretxek gidatu zituen San Frantzisko kaletik, non eleberrian agertzen diren tokiak, tabernak, plazak, etab. erakusteko. Topaketa auzoko taberna bitxietan pintxoren bat hartzen eta idazlea eta bere ohiko laguntzaileekin, gehienak Bilboko kultura anizdun auzo honetan bizi direnak, esperientziak partekatzen amaitu zen.

Udal Liburutegiak San Frantzisko Liburutegiko langileek zein Bilboko Udal Liburutegietako arduradunak saio hau eleberria inspiratu zuten tokietan gauzatu ahal izateko eskaini duten laguntza eta gogo ona eskertu nahi diegu. Eta, jakina, Jon Arretxeri, gure Irakurketa Klubeko irakurleekin bi urtez jarraian topaketa literarioa egin duelako, partaideek beraiek hala eskatuta.

Jarraian jardueraren irudiak jasotzen duten argazki sorta uzten dizuegu, nahi ganukeen eta gutxieneko maila ez duten arren, bileraren lekukoa emanen diguutelako.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat