Hiribili Ermua: sedentarismoaren kontrako proiektua, radiofrekuentziako eskuturrekoetan oinarria duena

07.11.14
Erakundea

Ermuko udalak, Projekta-ActiveUrbes enpresarekin elkarlanean, sedentarismoari aurre egiteko Hiribili proiektua diseinatu dute, jarduera fisikoa eta bizi-estilo aktibo eta osasungarriak herritarren artean zabaltzeko, hirian oinez ibiltzea proposatzen duelarik Ermua Mugi! izeneko estrategia komunitarioaren baitan. Hiribilik herritarron ongizatea du jomuga, horretarako hirian baldintza on eta seguruak dituzten lekuetan oinez ibiltzea proposatzen digularik. Eta jarduera hori teknologiarekin uztartzen du egindakoaren inguruko datuak eskuratu ahal izateko, horrela jarduera fisikoaren gainean adituen jarraipena, norberaren zaintza, sustapena, preskripzioa, eta ikerketa ahalbidetuko dituelarik. Proiektuaren euskarri da beren berez diseinatu den eskuturrean. Ekimena aitzindari da herrian, erkidegoan, estatuan nahiz nazioartean eta jarduera fisikoa, alor sozio-sanitarioa eta ‘smart city’ teknologia uztartzen ditu.

Mendaroko Projekta-ActiveUrbes enpresak sistema bat diseinatu du herritarrok egunero egiten ditugun ibilaldiak erregistratu, estatistikak kontsultatu eta erregistro horiek herriko kirol nahiz eremu sozio-sanitarioko arduradunek monitorizatu ahal izatea ahalbidetzen duena. Debabarrena eskualdean %100 taxuturiko ‘Smart City’ proiektua da, hardwarea Maser Mikroelektronikak (Mendaro) eta softwarea Codesyntaxek (Eibar) egin baitute. Tartean ere Arrasateko Athlon dagoelarik.

Ermuko Udalaren laguntzaz garaturiko eskuturrekoa batez ere bizitza sedentarioa edo egunero jarduera fisiko urria duten pertsonen ‘kirol ibilaldia’ sustatzeko erabiliko da. Eta medikuak ibiltzea agindu edo gomendatzen dienei ere banatuko zaielarik.

Hirian eta hiriaren inguruan seguruak diren 8 kilometroko luzera izango duten pasealekuak seinaleztatu eta hornitzen dihardugu, ermuarrok maiz erabiltzen ditugunak, Zirkuitu Osasungarri Inteligenteak eratzeko, horiek gainerako udal kirol ekipamenduei batuko zaizkielarik.

Zirkuituetan 20 baliza eta seinale izango ditugu, detektagailuak barne izango dituztenak. Eskuturra daraman pertsonak baliza ukitzean, detektagailuak datuak jaso eta erregistratuko ditu, Hiribili Ermua softwareak aurreikusitako ibilbidearen barneko aspektu guztiak kontutan hartuz: distantzia, maldak, eta ibilitako zati bakoitzeko denbora zehatzak.

Datuen bidez lortzen den informazio guztia erabiltzaileak internet bidez kontsulta ahal izango du, datu horiek herriko Jarduera Fisiko eta Kirol Orientazio Bulegora ere iritziko direlarik, Miguel Angel Blanco kiroldegiren lehen solairuan dagoena. Datuak izanez gero, partaide bakoitzari egokitutako ariketak gomendatzea eta horien jarraipena egitea posible izanik.

Azpimarra behar herriko Jarduera Fisiko eta Kirol Orientazio Bulegoa eta Ermuko Lehen Atentzio Medikoko Unitatea koordinaturik egongo direla, osasun alorreko langileek parte hartzen duen herritar bakoitzak eta pazienteak egiten duen ariketa fisikoaren maila ezagutu ahal izango dutelarik.

Proiektu berritzaile hau IKTen aplikagarritasun adibide da toki eremuan, zeina Ermua Mugi izeneko estrategia komunitarioan txertatzen den. Ermua Mugik! Herritarrok bizitza-ohitura aktibo modu berdintsu eta efektiboan sustatu nahi ditu.

Aipatu proiektua eta eskuturrekoa gaur aurkeztu da, Udaletxean egin den ekitaldian. Bertan izan herriko alkate, Carlos Totorika, Kiroldegiko teknikari koordinadore, Antton García, herriko Osasun Zentroko eta Lehen Arreta edo Familia Unitateko mediku Zuzendari, José Egido, Projekta estudioko arkitekto, Patxi Galarraga, CodexSyntax enpresako informatikari, Iosu Azpillaga eta Atlon enpresako orientatzailea, Maialen Alkorta, plan pilotuan parte hartuko duten pertsona boluntario hainbatekin batera. Pertsona boluntario horiek Zirkuitu Osasungarri Inteligenteen diseinu lanetan parte hartu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n