San Martin azokak sasoian beteko du mende laurdena
San Martin Azoka gurekin da. XXV. urte betetzen du eta horren harira Euskal Birusa talde antolatzaileak urteroko programa borobilaz gain jarduera osagarri eta bereziak prestatu ditu. Aurtengo edizioan hegaztien erakusketa, idi parea eta gurdia herriko kaleetan barrena, herri kirolak, joaldun edo zanpantzarrak izango ditugu kalejiran. Idi eta gurdiak ondorengo ibilbidea egingo du: Valdespina Markesaren kalea, Goienkale, Zeharkaletik (Irudi zenaren ondotik), Zubiaurretik behera eta Orbe Kardinalaren plazara. Antolatzaileek iragarri dutenez irteera orduak 12etan eta eguerdiko ordu 1etan izango dira.
Edizioan parte hartuko dutenen zerrenda zehazturik dago. Azokak duen lekua mugatua dela eta, aurten ere berrogei bat postu izango dira. Ekoizleak lehiaketan parte hartuko dute, batzuk fruta eta ortuarien atalean, gazta, ogi, eztia, txakolin eta sagardo atalean, hain zuzen. Horretaz gain, artisau postuak izango dira Santxiago eliz aurreko plazan eta herriko ikastetxeak San Martinekoan.
Postuak iazko edizioetan bezala Orbe kardinalaren plaza eta frontoian jartzeaz gain, Probalekun, Zubiaurre 2-4an, oinezkoentzako gunean, Santiago plazatxoan eta Baldespina parkean ere jartzeko asmoa dago. Artisauak, ostera, euren produktuak erakutsi ahal izango dituzte Santiago plazatxoan plazan. Beraz, holako datuekin azoka, aurreko edizioetan bezain arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek.
Parte hartzaileak ez-ezik, eguneko egitaraua ere prest dago Loturaren bidez azaroaren 8an izango dugun programazioa ikus daiteke.
Herritarroi laguntzeko, garraio publikoa erabiltzeko eta jende pilaketetan kontuz eta adi ibiltzeko
Azoka dela-eta, herrian hainbat aldaketa egingo dira. Udaltzaingoak zaintza zerbitzua areagotu egingo du agente gehiago jarriz eguneko txandetan. Aditzera eman duenez trafikoari eragingo dioten eta kontutan hartu beharko diren hainbat aldaketa egongo dira:
- Probaleku kalea itxita egongo da gaur ostiraleko ordu 1etatik aurrera, azoka amaitu eta hori hustu bitartean. Taxiak Baldespina Markesa kalera lekuz aldatuko dira, Olaizola lurrindegiaren aurrez aurrera. Bertan garajeak dituzten auzokideak eta azokarako zerbitzukoak sartu ahal izango dira.
- Baldespina Markesaren kalea itxita mantenduko da bihar –azaroaren 8an-. Goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak bitartean.
- Hirigunean zamalanak egiteko ohiko lekuak zerbitzuz kanpo geratuko dira aldi-batean. Hirigunean hornitze lanak egiteko Karabixa kaleko C eta D lekuak erabili beharko dira.
- Azokak ukitutako kaleetako bizilagunei laguntzeko eta automobilak erretiratzeko erregutzen zaie.
- Azokara hurbiltzen garen pertsonei adi ibiltzeko eta gure poltsak eta objektuak babesten arreta berezia jartzeko eskatzen zaigu. Azokan jende pilaketak izaten direnez gero, erosketak egin eta produktuak ordaintzerakoan oso kontuz ibil gaitezela azpimarratuz, lapurretan jarduten dutenei erraztasunak ez emateko.
- Azkenik, gaur gauetik Bizkaia Etorbideko 2-6 etxebizitzetako tartea erreserbaturik egongo da erakusketara animaliekin datozenentzat. Animalien erakusketa Baldespina parkean jarriko denez, horiek jaitsi eta igotzeko eta bertara eramateko hurbil dagoen lekua bilatu da. Partikularrek ezin izango dugu leku horretan aparkatu.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik