Eneritz Murillok pintura koadroak ikusgai jarri ditu Emakumearen Topagunean

11.11.14
Berdintasuna

Margolaritza udal Eskolako ikasle eta bizilagun Eneritz Murillo ermuarrak pintura koadroak laga ditu Emakumearen Topagunean erakusgai jartzeko. Bildumak ‘Bizitza bateko lanak’ titulua du eta bertan emakume gaztearen ikas prozesua eta garapena ikus ditzakegu. Erakusketa azaroaren 30era arte mantenduko da adierazitako zerbitzuan.

Erakusketara sartzea doan da. Ordutegia ondokoa da, goizez astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 9:30etatik ordu 1 eta erdietara bitartean. Eta arratsaldez, astelehenetik ostegunera, 16:30etatik 20:00etara bitartean.

Jarduera honen beri ematen da Berdintasun alorrak propio duen mikrositean, agendaren atalean hain zuzen ere. Guk horri lotura egin diogu lasterbideaz baliatuz, bere egitura eta edukia hedatzen laguntzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan