Sahara mendebaldearen antzinako kultur ondareari buruzko hitzaldia
Udal Liburutegiak, Euskadi Sahara Kultur Bilakaerarako Erakundea eta “Hagunia” Saharar Herriaren Lagunak elkartearen laguntzaz, datorren asteartean, azaroaren 18an, Mendebaldeko Saharako antzinako ondare kulturala ezagutarazteko hitzaldi bat antolatu du. Hitzaldia azaroaren 18an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan izango da, Lobiano Kultur Gunean
Hizlaria Andoni Sáenz de Buruaga UPV-EHUko Historiaurreko irakaslea izango da, zeinek azken hamarkadan euskal eta saharar ikerlari talde batek Arkeologia, Paleoklimatologia eta Etno-Antropologia arloetan antzinako saharar kulturaren espresio anitz eta testigantzak berreskuratzeko asmotan burututako lanak aztertuko dituen.
Ekimen hau gure herrian bizi diren kultura ezberdinak liburutegira erakartzea helburu duen Munduko Paisaiak kanpainaren barnean kokatzen da.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat