Aitor Hernandezek asteburu borobila sinatu du, jarraikobi garaipen lortuta

17.11.14
Kirolak

Aitor Hernandezek asteburu borobila sinatu du. Ermuarrak bi garaipen lortu ditu larunbata eta igandean korrituriko lasterketetan, hurrenez hurren. Larunbatean Arbulon (Araban) irabazi zuen sasoi betean dagoela erakutsiz eta atzokoan Colindres (Kantabrian) herrian. Azken honetan lan asko egin behar izan zuen, arazo mekanikoak zirela medio, bi aldiz bizikleta aldatu behar izan baitzuen. Aitorrek sofritzen badakiela erakutsi zuen, atzean geratu arren birritan lasterketa bururaino joatea lortuz eta proba erditik bere erritmo gogor eta bizia jarri eta lehiakideak mendean hartuta. Atzokoa denboraldiko bederatzigarren garaipena du Aitorrek, horiei esker Espainiako Kopan liderra dugularik. Denboraldiari hasiera ikaragarri ona eman dio. Asteburuko lasterketa biak ez ziren baliagarri estatuko koparako, hala eta guzti, Aitor borrokalari peto-petoa eta anbizio handikoa da iazko erregistroak hobetu nahi dituelako.

Lasterketa amaieran ondorengoa adierazi zuen: “Helburua bete dut. Bizikleta aldatu behar izan arran gaipena lortu dut eta pozarren bueltatuko naiz etxera. Gaur oso garrantzitsua izan da taldearen lana eta babesa eta mekanikoei biziki eskertu nahi diet egindako guztia. Oso garrantzitsua da kideak bat eginda egotea, horrelako egoerei azkar baten eta denbora galdu gabe erantzun ahal izateko. Lasterketari dagokionez gustura jardun dut, hainbat gauza findu eta hobetuz, hurrengoei begira konfiantza izateko. Buruan daukat jada datorren astekoa, Navian korrituko dudana, eta Kopako lidergoa mantentzeko lan egitea”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da