Herritarrei 2014ko aurrekontuan jaso eta garatutako jardueren berri emateko batzar informatiboa
Udal honek herritarroi dei egin digu bilera informatibo berri batera ager gaitezen, zeina azaroaren 24ko astelehenean egingo den arratsaldeko 7etan Izarra Centren. Bilera horretan 2013ko amaieran parte-hartze saioen bidez ermuarrak lehentasunezkotzat jotako materiatan 2014an eta urtealdiko udal Aurrekontuaren bidez egin izan duguna aurkeztuko dizuegu. Hau da, orduan hartu genituen konpromisoen betetze maila zein izan den eta zer egin dugun zehaztuko dizugu herritarroi, egindakoa ezagutu dezazuen.
2013aren amaieran lehentasunezkotzat jo genituen gaiak enplegua, gardentasuna eta gizarte laguntzak izan ziren, zeintzuek bere horretan mantentzen direla uste dugu eta, horregatik, hasitako akzioak sakontzen jarraitu beharko genuke 2015eko prestatuko dugun udal aurrekontuaren bidez. Azaroaren 24ko bilera parte-hartzaile horretan hurrengoak egiteko egun-orduen proposamena mahai gaineratuko dizkizuegu eta herritarroi etortzeko eta ekarpenak egiteko eskatuko beste behin alorretako bileretan 2015ari begira gauzatuko ditugun jarduerak elkarrekin zehaztu ditzagun. Bilera horiek irekiak izango dira eta gaiaz arduratzen diren erakunde nahiz gizarte eragileek ere parte hartu ahal izango dute baita.
Horregatik bileran eta ondorengoko parte-hartze prozesuan sakondu eta gurekin aurrera egitera animatzen zaitugu. Etor zaitez, zure iritziak balioa du. Adieraz ezazu!
- Noiz: 2014ko azaroaren 24an, astelehena
- Ordua: 19:00etan
- Non: Izarra Centren
Bileraren inguruko agiriak:
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n