UKEk aldagela berriak egingo ditu udal Kiroldegian

20.11.14
Kirolak

Erakundeak sauna eta lurrin bainurako kabina berriak jarriko ditu igerileku gunean

UKEk bere erabiltzaileei eskaintzen dizkien instalazio nahiz zerbitzuen hobetzeko eta gehitzeko estrategiarekin aurrera jarraitzen du. M A Blanco udal Kiroldegian aldagelen modulu berri gauzatzen ari da egunotan. Honek, egungo sauna eta lurrin bainurako kabinen berrikuntza osoa eragingo du, hauek lekuz aldatuko baitira estalitako igerilekuen zonaldean kokatuz. Aldagela berri horiek -gizonezko zein emakumezkoentzat- bi areto izango dituzte, komunak, bainugela eta dutxekin, orain arte gorputz tratamenduen zonaldean zenean. Aldagela berri hauek Kiroldegiko areto ezberdinetan eta gimnasioan burutzen diren jardueren nahiz ikastaroetarako erabiltzaileentzat izango dira.

Egokitzapen lanak, Abadiñoko Construcciones Lasuen, S.A. enpresak egiten dihardu urrian udal autonomiadun erakundearen Kontseilu Errektoreak egindako esleipenari jarraiki. Obrak 170.000 euroren kostua izango dute eta lanak egiteko berrogei egun izan dira. Aldagelek guztira 124,49 metro karratuko azalera izango dute. Eta sauna eta lurrin bainuak, aldiz beste 34,40 metro karratu.

Kirol zinegotzi eta UKEko presidenteordea den Miguel Ledesmak adierazi duenez, obren arrazoia kirol instalazioetako erabiltzaileen eskakizunak kontutan hartu eta azken urteotan erabiltzaile eta ikastaro kopuruak izan duten gorakada nabarmenean datza. “Ekintza hau orain dela urtebete UKEko erabiltzaileek zerbitzu ezberdinak ebaluatzeko burutu zuten asebetetze inkestan bildutako erantzunen ondorioa da. Inkesta honetan, eskakizun nagusia aretoko kirol ikastaroetarako aldagela propioak edukitzea izan zen” nabarmendu du zinegotziak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan