Emakumeenganako indarkeriari ez: 'Beldur barik' jaialdia eta kontzentrazioa plazan

24.11.14
Berdintasuna

2014 Beldur Barik jaialdiaren V.a egingo da bihar azaroaren 25eko asteastean. Horretan herriko jaialdiaren sariak ezagutaraziko dira, non 300 euroko bi sari emango diren, bana kategoriako, 12 urtetik 17ra bitartekoentzat eta, bigarrena, 18 urtetik 26 urtera arteko partaideentzat. Ermuan aurkeztutako lanak 500 euro kategoriako emango dituen lehiaketako sari orokorrean ere parte hartuko dute. Horretan bi aipamen berezi, 250 euro jasoko dutenak, eta herri bozkako saria ere izango direlarik.

Azaroaren 25ean –asteazkenean- Emakumearenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Ermuko Udalbatzak adierazpen instituzionala aho batez onartu du. Ermuak bere egin du Eudel, Euskadiko Udalen Elkartearen barneko ‘Berdinsarea’ deritzanean idatzi eta adostutako adierazpena. Adierazpen horren mamia bando baten bidez helarazi zaigu herritarroi, jada etxebizitzetako atarietan jarrita duguna. Bandoak herriko gizon eta emakumeoi dei egiten digu bihar arratsaldez, 19:00etatik aurrera egingo den herritarron kontzentraziora. Kontzentrazio hori edozelako indarkeria matxistaren biktimak izandakoei elkartasuna adierazteko eta horrelakori gaitzesten dugula agerrarazteko.

Egun honetan gogora ekartzen den aldarrikapenaren baitan, esan behar puntu moredun hainbat leku eta formatura zabaldu izan dugula: milaka postal eta orri leihoetan jartzeko; binilozko itsasgarriak establezimenduetarako, pegatinak, kartelak lehiaketaren oinarriak ezagutzera emateko eta milaka ezpainzapi tabernentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko