Azaroak 25aren inguruko baliabideen gida
Emakumearenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna dela eta, udal Liburutegiak eta Emakumearen Topaguneak elkarlanean, genero biolentziaren eta bereziki emakumeenganako indarkeriaren kontra egiteko materiala biltzen duen irakurketa gida prestatu dute. Gida hau herrian emakumeenganako biolentzia ezabatzeko egunotan gauzatuko diren jardueren barne kokatzen da.
Gidak gaiaren inguruko hainbat material biltzen ditu: araudia, baliabideen gida, literatura, laguntza gidak, web-guneen helbideak, gaia jorratzen duten musika abesti eta filmak, eta beste abar luze bat. Gidaren osagarri hainbat materialarekin erakusketa jarriko da zerbitzuan bertan. Gidak, jada banatzen hasita daude eta, baita, leihoetan bihar jartzeko puntu moredun kartelak ere. Materialaren erakusketa azaroaren 24tik 30era bitartean mantenduko da.
Gainera, azaroaren 25ean leihoetan jartzeko lila koloredun kartelak banatuko dira.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat