A. Hernández Espainiako Kopatik gero eta hurbilago
Aitor Hernández (Specialized-Ermua) Espainiako ziklokros Kopako lider da, garaipen berria lortu eta gero Navia herrian (Asturiasen). Matematikoki Espainiako Kopa irabazteko puntu gutxi falta ditu, egutegiaren arabera hori hemendik bi astera eman daitekeelarik ezusteko itzela izaten ez bada behintzat. Txapela ziurtatu dezake Igorreko (Bizkaian) proban abenduaren 7an edo egun bat beranduago Pueste Viesgo (Kantabrian) herrian korrituko den lasterketan. Ermuarrak jada 175 puntu ditu eta sailkapeneko buru da, atzetik eta 114 punturekin Suárez bigarren da eta 104 punturekin Orts eta Ruiz de Larrinaga hirugarrenak.
Asteburu honetan beste garaipen bat lortu du Navia Hiriko Ziklokrosean- Andres Mendez Memoriala (Asturiasen), puntuagarri zen zazpigarren proban. Ermuarra Felipe Orts (Valencia GSport) eta Kevin Suárez (BioRacer-BH) txirrindularien aurretik sartu zen. Ruiz de Larrinagak ez zuen parterik hartu Belgikan izategatik eta sailkapeneko bigarren postua galdu egin du.
Hernandez Espainiako Kopa Txapelduna izan daiteke Igorren edo Puente Viesgon
Naviako proba gogorra izan zen, eguraldiak asko baldintzatu zuelako: euria bota, hotsa izan eta batez ere haize bortitza jo zuelako, hondartza ondoan zeuden zonaldeak ezabatu edo aldatu behar izateraino. Zirkuitua erabat lokaztuta zegoen eta horrek aurreikusitako sustapen proba ezabatzea eragin zuen.
Elite mailako lasterketa hasi orduko Mauro Gonzalez (TB Transportes) erasoa jo zuen, segidan Orts korrikalariari bide emateko, Hernandezek lasterketaren burua hartu bitartean. Ermuarrak erritmo bizia jarri zuen, Suarezek segitzeko ahalegina egin bazuen ere, azkenean ordainduz, Valentziarrak aurrea hartu eta lehenago sartu baitzen, Aitor baino 48 segundo eta minutu bat eta bi segundo beranduago helmugaratuz. Aipatuez gain, lehen bosten artean ere Iñigo Gómez (BioRacer-BH) eta Ismael Esteban (Maestre Bikes) izan ziren.
Aitor pozik agertu zen lasterketa amaitu eta gero. Honako hitzak esan zituen. “Lokatzeko lehen eguna izan da. Haizeak eta euriak lasterketa asko gogortu dute. Ondo sentitu naiz eta nire erritmoari eutsi diot. Espainiako Kopa eskura dut eta hori garrantzitsua oso da. Hemendik aurrerako jomuga Eguberri aurretik korrituko ditudanak dira. Lehenago Kopa poltsikoratzen saiatuko naiz, nahiz eta jakin ez dela batere erraza izango”.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke