Beldur Barik Ermua V. lehiaketako sariak ezagutarazi eta banatu

26.11.14
Berdintasuna

Beldur Barik Ermua V. lehiaketako sariak ezagutarazi eta banatu ziren atzo arratsean, izen bereko jaialdia, ekitaldi dibertigarri eta atseginean. Sariak saileko zinegotziak, Natividad Alonso ‘Tachi’k, banatu zituen lehiaketaren oinarrietan aurreikusitako categoría bakoitzeko autoreei.

  • Hirurehun (300) euroren saria lehen kategorian -12 urtetik 17ra arteko adineko parte-hartzaileentzat, bitan banatu zen, Aitor Ojearen eta Leire Hurtado eta Leire Castelosen artean, "Edonon, Egunero, Beldur Barik" eta “Stop” lanengatik, hurrenez hurren. Bakoitzak 150 euro jasoz azkenean.
  • Beste hirurehun (300 €) euroren saria bigarren kategorian -18 urtetik 26ra arteko adineko parte-hartzaileentzat Nushu Gazte Feministak taldeko kideentzat izan zen, "Ez azpian ez mendeko; maite nazazu aske libre kategabeko", tituluko lanagatik.

Gure herriko 2014 edizioko ‘Beldur Barik’ lehiaketara sei lan edo proposamena aurkeztu izan dituzte, beste horren beste egileek. 12 urtetik 17ra arteko adineko parte-hartzaileen kategorian bi lan eta 18 urtetik 26ra arteko adineko parte-hartzaileen kategorian beste laurak. Horiek guztiak atzo ezagutu eta ikusteko parada izan genuen Lobianon eginiko jaialdiaren barne, autoreek aretoan bertan izanik.

Herriko lanak eta Beldur Barik lehiaketa orokorrera aurkezturiko 227 proposamenak webgune ofizialean esekita daude eta bertan ikusi ditzakegu.

Jaialdiaren ostean, urteroko herritarren agerraldia egin zen azaroaren 25eko egun berezi horretan. Pertsona asko bildu zen Orbe Kardinalaren plazan arratseko 7etatik hasita eginiko kontzentrazioan.

Gogorarazten dugu, Beldur Barik lehiaketaren jaialdi nagusia –Erkidegoko gazte ugari bilduko duena- asteburuan –azaroaren 29ko larunbatean- gauzatuko dela Zumarra eta Urretxun eta hori libre eta doakoa dela nahi duen guztiarentzat. Antolatzaileek bertara doan joan ahal izateko autobusak ipiniko dituzte eta horietara igotzeko aldez aurretik webgune ofizialean izena ematea derrigorrezkoa dela. Jaialdian tailerrak, kalejirak, luncha, kamisetak eta sarien banaketa egingo da, Ermuko lanak horietan sarituak izan daitezkeelarik baita ere.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan