e-liburutegia: material digitala mailegatzeko zerbitzu berria
Ermuko Udal Liburutegia, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko gainontzeko liburutegiek bezala, aste honetatik zerbitzu berria bat eskaintzen dute: liburu digitalen mailegua.
Plataforma berri honen bidez liburutegiko bazkideek argitaletxe gehienek argitaratutako liburuak formatu digitalean eta legeak babestuta irakurri ahal izango dituzte. Mailegu-sistema paperezko liburuekin erabiltzen den antzekoa da eta gainera ez da beharrezkoa liburutegira joatea.
Zerbitzu hau erabili ahal izateko www.euskadi.net/eliburutegia edo www.ermua.es/biblioteca liburutegiko web orrian sartu behar da. Aipatutako bi helbide hauetan oso eskuliburu praktiko eta bisualak daude zalantzarik izanez gero kontsultatu ahal izateko.
Formatu digitalean irakurtzeko hiru baldintzak:
- Liburutegiko bazkide izan eta zure erabiltzaile eta pasahitza ezagutu.
- Interneteko konexioa eta Adobe Digital Editions programaren ID bat eduki. Aurrera eraman jarraibideak.
- Liburu elektronikoen irakurgailu bat, smartphone, tableta edo ordenagailu bateragarria eduki.
eLiburutegiaren mailegu baldintzak honako hauek dira:
- Maileguen iraupena 21 egunekoa da. Epea amaitzerakoan liburua zure irakurgailutik desagertuko da.
- Erabiltzaile batek gehienez bi liburu mailegatu ahal izango ditu aldi berean.
- Gainera, erabiltzaile batek bi maileguez gain erreserba bi egiteko aukera izango du.
- Mailegua iraungi baino 5 egun lehenengo gogorarazteko mezua bidaliko zaio erabiltzaileari.
- Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean.
Lotutako albisteak
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko