Bizkaiko txapela: A. Hernándezek denboraldian lortu duen lehen titulua

01.12.14
Kirolak

Aitor Hernández (Specialized-Ermua) Bizkaiko txapeldunaren tituluari eutsi dio beste urte betez jarraian, atzo Lezaman lasterketa irabazi eta gero. Karrera gogorra izan zen, zirkuitua zorrotza izateaz gain lokatzez beterik baitzegoen asteburu osoan zehar bota duen euriagatik. Spezialized etxeak babesten duen korrikalariak bere erritmo bizia ezarri zuen hasieratik, irteera eman bezain pronto tartea zabalduz jarraitzaileekin. Hori lasterketan zehar mantendu zuenez denbora errenta ona atera zien jarraitzaile eta atzetik sartu zirenei. Aurtengo lehen titulua du ermuarrak. Amaitu ostean ondoko adierazpenak egin zituen:

“Lasterketa diruen baino gogorragoa izan da. Lokatz asko izan delako, nire buruari gehiena exijitu diot nahiz eta atzekoekiko hainbat denbora aurretik izan naizen. Nire sasoi eta forma probatzeko karrera ona izan da. Aurreratzen jarraitzen dut eta ondo aurkitzen naiz, nahiz oraindik borobiltzeko marjina badudan. Abenduaren erdian teorikoki fisikoki sasoi bete-betean izan behar naiz, lasterketarik garrantzitsuenak orduan korrituko baititut. Gaurko garaipenak pozarren utzi nau; helburu bat eta garaipen bat gehiago bete baititut”.

Asteburu honetan Aitorrek hiru lasterketari aurre egingo die. Larunbatean Asteasun (Gipuzkoan) korrituko du, igandean Igorren (Bizkaian) eta astelehenean Puente Viesgon (Kantabrian) Sari Nagusia jokatuko. Azken honetan puntuatu edo irabazi ezkero, Espainiako Txapelketa ziurtatuko luke Aitor Hernandezek.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira