Komikiaren generoa, ardatz izango bi hilabetez liburutegian
Udal Liburutegiak apustua egingo du abenduan eta urtarrilean bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko. Horretarako Liburutegiko sarreran izanen den erakustoki tematiko batean Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean aurki daitezkeen genero honen obra garrantsitsuak eta nobedadeak jarriko ditu.
Ekintza osagarri gisa Peru Magdalena idazle, bertsolari eta ilustratzaileak gidatutako komikiak irakurtzen hasteko hiru saio antolatu ditu. Lehenengoa abenduaren 16an, asteartea, izango da eta Uni Eibar eta Ermuko Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzenduta. Gainontzeko biak abenduaren 18an, osteguna izango dira, L.H.P.I.ko lehen mailako ikasleei zuzenduta.
Bestalde, bi hilabete hauetan komikiak maileguan hartzen dituzten pertsona guztien artean zozketa bat egingo da. Opariak egileek dedikatutako komikiak izango dira, Alfonso Zapicoren ”Café Budapest” eta ”Dublinés” (Komiki Sari Nazionala 2012) eta Igorren ”Zombie life”
Literatura genero honen irakurketa sustatzeko asmotan hilero biltzen diren hiru irakurketa klubetako saio batean, gutxienez, eleberri grafiko bat irakurri eta komentatzen da. Esate baterako, Juanjo Sáezen ”Crisis de ansiedad”, gaztelaniazko irakurketa klubaren martxoko saioan irakurri eta komentatu zutena.
Zatoz liburutegira eta ezagutu literatura genero hau.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat