Euskarak urteko 365en baitan, Euskararen eguna

01.12.14
Euskara

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. 1995ean kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak eguna berrindartzeko proposamena egin zuen eta harrezkero abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Ermuan egun horretan ere ez diogu muzin egingo gure hizkuntza propio eta indartsuaren aldeko aldarrikapena egiteko aukerari. Hori horrela, egun horretarako jada hainbat ekitaldi prest ditugu gure herrirako.

Jardueren zerrenda ondorengoa da:

  • Arratsaldeko 14:30ean Ermua Antzokian Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzako ekitaldia, bertan Juanita Ibaibarriaga literatura lehiaketaren sariak ere banatuko dira.
  • Arratsaldeko 16:00etan Antxitxiketan Begirale Taldeak antolatutako jolasak, plazan.
  • Arratsaldeko 16:30etan Txokolatada
  • Arratsaldeko 18:00etan Euskal Birusak antolatua”euskara ahora” ekimena plazan gauzatuko du. Berrehun (200) sagar banatuko ditu, jendea animatzeko euskara erabiltzera eta Euskara egunero presente izan dezagula eskatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko