Pedro Miguel Etxenike llenó el auditorio de Izarra Centre

05.12.14
Ekonomi Sustapena

Pedro Miguel Etxenike zientzilari eta fisikariak txiki utzi zuen barta arratsean Izarra Centre eraikinaren auditoriuma. Nafarrak hitzaldi oso entretenigarria egin zuen, azalpen, adibide eta aipamen ugari emanez, entzuleen arreta uneoro mantenduaz. Ekitaldia Izarra Fundazioak antolatu zuen eta hitzaldi ziklo baten barne txertatzen da, hori enpresa, ekintzaile eta unibertsitateko ikasleentzat –batez ere- pentsatuta dagoelarik.

Izabakoa zientzia zale amorratua da, hori zabaltzen eta ezagutzera ematen lan eskerga egin duena. Etxenikek hizkera ulerterrazean, zuzen eta hurbiltasunaz hitz egin zigun zientziak gure ohiko bizitzan duen eragina zenbaterainokoa den azalduz. Pedro Miguel Etxenikek Ermuko hitzaldi honetan zientzia, ekonomia, sormena eta kultura hizpide izan, gizarteetako garapenean elkarren artean loturik daudela agerian jarriz. Bere mezua unibokoa izango da, zientziari sorbalda ematen dioen gizarteak ez du behar bezala aurrera egingo, ez sozialki ez eta ekonomikoki ere.

Hitzaldiari ez dago zer erantsirik. Benetan ona eta argigarria. Horregatik saioan esandako guztia MP3 formatuko artxiboan uzten dizuegu, edozein arrazoirengatik galdu zutenak esandakoa ezagutzeko aukera izan dezaten eta, egon ginenak, bigarrenez entzun eta gozatu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat