Espainiako Ziklokros Koparen txapela eskuratu du Hernándezek

09.12.14
Kirolak

2014-2015 denboraldian Espainiako Kopa irabazi du Aitor Hernandez (Spezialized-Ermua) txirrindulariak, asteburu bizia igaro ondoren eta hiru lasterketatik bitan garaipena lortu eta gero. Larunbatean Asteasuko lasterketan gailendu zen, igandean Igorrekoan eta atzo Kantabrian, Puente Viesgoko Santa Barbara sari nagusian, bigarren helmugaratu zen. Ermuarrak txapela matematikoki lortu du korritu dituen zortzi karreratan garaipena lortu ondoren, inork mendean hartu ezin izan duelarik- txapelketa amaitzeko oraindik bi karrera geratzen zirenean.

Asteasun sprintean irabazi zion Ruiz Larrinaga arabarrari. Igorren ia minutu bat lehenago helmugaratu zen Aitor, Ruiz de Larrinagaren aurretik. Eta atzokoan lehiakide biek lehen posstuetan izan baziren ere, gauzak aldatu eta Javier Ruiz Larrinagak eskuratu zuen garaipena, Aitor baino hogeita hamazortzi segundo lehenago sartuz. Aitor Hernandez goi mailako eta 23 urtetik azpiko txirrindularien sailkapenaren buruan dugu 220 puntu lortuta zortzi garaipen eta bigarren postuari esker, Ruiz de Larrinaga atzetik du 149 punturekin, hirugarren postua Felipe Orts duelarik 142 puntu metatu eta gero.

Atzoko lasterketa amaitu eta gero ondoko hitzak adierazi zituen Hernadez ermuarrak: “Aurkariek karrera ona egin eta merezitako emaitza lortu dute. Hirugarren egunez jarraian lehiatzeak ez dit onik egin, ez du asimilatu. Aurrera begira entrenatzen jarraitu eta Valentzian berriz irabazten saiatuko naiz. Datorrena proba garrantzitsua da, UCIkoa eta betiko legez, irabazteko asmoz aterako nahiz zirkuitura”.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan