Errotabarrik parte hartuko Euskadiko eta Kubako nesken eskubaloi selekzioek jokatuko dituzten partidetan
Euskadiko nesken eskubaloi selekzioak nazioarteko bi partida jokatuko ditu gaur hasiera emango diogun asteburu luzean eta Ermuko Errotabarri Eskubaloi taldeak pertsonak eta balioa erantsiko du. Euskadiko selekzioak Kubakoarekin bi partida jokatuko ditu asteburuan,lehena bihar Basauriko Artunduaga kiroldegian, eguerdiko hamabietatik aurrera. Bigarren norgehiagoka astelehenean –abenduaren 8an- jokatuko da Irungo Arteleku pabilioian, ordu berean. Euskadiko taldearen buru Imanol Álvarez entrenatzaile ermuarra izanen dugu, aurten Errotabarriko teknikarien taldean duguna eta berarekin Olatz Arrarte bigarren entrenatzaile eta laguntzailea. Imanol eskarmentu handia du eskubaloian, goi mailako jokalari izan ondoren entrenatzaile ere jardun izan duelako, iaz adibidez Europako Kopa irabazi zuen Donostiako Berabera zuzentzen. Aurten bere jaioterrian Euskal Ligako neska seniorren taldea entrenatzen eta zuzentzen ari da, taldea behin-behineko sailkapenaren bigarren postuan dagoelarik, jokatutako partiden ondoren. Ermuan egiten duenaz gain Euskadiko selekzionatzaile lanaz ere uztartzen du.
Alvarezek hamazazpi jokalari deitu ditu nazioarteko partida horietarako eta horien artean bost ordezkari ermuar izanen ditugu: Matxalen Ziarsolo Bera Bera taldekoa, Lorea Arrizabalaga eta Luisa Castro Errotabarri Eskubaloia taldeko jokalariak eta Oihane Gómez Martínez Errotabarriko jokalari ohia eta egun elgoibarko Lauko-Sanlo taldeko atezaina.
Kubatarren bisitaldiaren harira, Eskubaloiko Euskal Federazioak dohaineko Prestakuntza –Jardunaldia antolatu du, zeina Getxon Fadurako THZan, gauzatuko den arratsaldeko 5eatik aurrera. Hizlaria Lorenzo Maturell izango da, Kubako emakumekoen hautatzailea.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke