Hobekuntzarako lan eta obrak egingo ditu Liburutegiak datorren astean

05.12.14
Udal Liburutegia

Datorren astean, abenduaren 9an eta 10an, astearte eta asteazkena, kableak jartzearekin eta hezetasunak saneatzearekin zerikusia duten hobekuntza lanak egingo dira Liburutegian. Beraz zarata egingo da eta ezin izango dira ohiko isiltasun, garbitasun eta erosotasuna bermatu. Hala ere Liburutegia irekita egongo da baldintza hauetan eskaini ahal diren zerbitzu guztietarako.

Lana hauek ezinbestekoak dira Liburutegiak bere espazio eta zerbitzuen erabiltzaileei zuntz optikoaren bidezko interneteko konexiorako 24 toki eskaini nahi baitie, eta honek Liburutegiko zenbait gela eta mahaitan kableak instalatzea eskatzen du. Zerbitzu hau gaur egun Liburutegiak eskaintzen duen wifi bidezko konexioaren osagarri izango da.

Lanak bi egunetan amaitzea aurreikusi du Liburutegiak, ahal den neurrian udal zerbitzu hau egunero lan egiteko, irakurtzeko edo ikasteko erabiltzen duen jendearen artean eragiten duten eragozpenak txikiagotzeko asmotan.

Aldi berean hezetasuna duen horma bat saneatuko da.

Liburutegitik lan hauek sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen diegu gure erabiltzaileei. Herritar guztiei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko epe laburrean hartu beharreko neurriak direla uste dugu, ordea.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat