Klubek entrenatzaile eta begilareak kontratatzeak izango duen eragina azalduko digu Koldo Irurzunek

10.12.14
Kirolak

Izarra Fundazioak antolatu dituen hitzaldiak, profesional ospetsuak ekarri eta hitza emateko, aurrera jarraituko dute aste honetan. Izarrako arratsaldeak izenaz ezaguna den ekimenak bihar kirola izanen du hizpide. Ekimenaren xede nagusiak enpresen berrikuntza prozesua erraztea eta lehiakortauna hobetzen laguntzea dira, gizartean garrantzitsu izan ditzakegun informazioa eta ezagutza zabaltzearekin batera.

Ekimenaren lehen edizio honetan hiru hizlari izan ditugu Izarra Centren: lehen Nerea Urcola, erakundeen antolakuntzan aditua; bigarrena, Germán Gómez, bezero eta enpresaren arteko harremanetan aditua eta, hirugarren eta azkenik, Koldo Irurzun, kirol zuzenbide profesionalean aditua dena. Lehenengo bi hizlariek, jada, pasa dira eta gure artean izan ditugu, hirugarrenaren txanda aldiz, bihar izanen dugu, arratsaldeko 7etan, Izarra centreko auditoriumean. Bertaratu nahi duten guztiek aldez aurretik izena-eman behar dute Fundazioak bere webgunean duen formularioa beteaz.

Koldo Irurzunek Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak entrenatzaile eta begiraleek kirol klubeengatik kontratatatuak izan daitezen ezarri nahi dituen neurriak azalduko dizkigu, neurriak ekarriko dituen ondorioekin batera. Orain artean hori ez da horrela izan eta aspaldidanik ezaguna izan arren, "onartu" egin izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da