Jaurlaritzak eta Udalak hitzarmena sinatu dugu datuak online partekatzeko
- Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko Udalak sinatutako hitzarmenari esker, herritarrok errazago egingo ditugu izapideak eta administrazio-prozedurak
- Bi erakundeok kostuetan eta espazioan aurreztuko dugu
- Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta ez du kostu ekonomikorik edukiko
Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko Udalak erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dugu, informazio, administrazio eta kudeaketa elektronikoko zerbitzuak elkarri eskaintzeko. Bi erakundeok elkarreragingarritasuna hobetzeko lineako zerbitzuak eskaintzeko konpromisoa hartu dugu; hau da, informazioa, datuak eta zerbitzu elektronikoak partekatuko ditugu.
Erabiliko dugun elkarreragingarritasun sistemari esker, datu-transmisio elektronikoak erabiliko ditugu paperezko ziurtagirien eta gainerako agirien ordez, partekatutako informazioaren benetakotasun, osotasun, isilekotasun, eskuragarritasun eta kontserbazio baldintzak bermatuz.
Hala, sendoagoa izango da Eusko Jaurlaritzaren eta Ermuko Udalaren arteko lankidetza, bi erakundeen artean informazio trukerako sistema eratuko baitugu; ondorioz, herritarrei datu-ziurtapenak eskatu beharrik izan gabe egingo ditugu izapide administratiboak. Beraz, herritarrek errazago gauzatuko dugu datuak eta agiriak errepikatu behar ez izateko eskubidea, horiek dagoeneko Administrazio Publikoen esku daudenean.
Hitzarmen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko Udalak urrats bat gehiago eman dugu Herritarrok Zerbitzu Publikoetara Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea betetze aldera. Horren arabera, administrazio publiko guztiak haiekin harremanetan jartzeko bide elektronikoak erabili ahal izatea bermatu eta beren artean informazioa trukatu behar dugu, herritarrek izapide administratiboak errazago egin ditzaten.
Lankidetza-hitzarmenak lau urteko iraunaldia du, automatikoki urtez urte luzagarri da, hamabost urtera bitartean gehienez ere. Hitzarmenak ez du koste ekonomikorik izango aldeentzat.
Herritarrontzako onurak
- Herritarrei zerbitzua hobea eskaintzea. Administrazioen arteko lankidetzari esker.
- Administrazioen artean informazioa elkar trukatzea. Herritarrok erakunde batetik bestera ibili ez gaitezen, batek jaulkitako agiriak bestean aurkeztu edo erakunde bat baino gehiagoren aurrean eskaerak nahiz idatziak izapidetu beharrik izan gabe.
- Izapide eta prozedura administratiboak sinplifikatzea. Izapide administratiboetan edo ziurtagiriak eskatzerakoan aurkeztu beharreko agiri-kopurua murriztuz.
- Gardentasuna eta erraztasuna. Herritarrontzako errazago eta gardenago.
Administrazioarentzako onurak
- Eraginkorrago izatea. Jardunbide administratiboaren eraginkortasuna areagotuko dugu lankidetza eta kooperazioaren bidez.
- Aurrezkia kostuetan eta egoitzetan. Paperaren ordez agiri elektronikoak erabilita, paperezko agirien kostuak murriztuko ditugu, baita agiriok gordetzeko ere.
- Lan-zama arintzea. Truke elektronikoaren bidez datu-zama arintzen da hartzailearen kudeaketa-sistemetan.
- Informazioaren kalitatea hobetzea. Hartzaileen kudeaketa‑sistemen informazio-zaman gerta daitezkeen akatsak ezabatzen ditu, zama hori bera automatizatu egin baitezakegu.
Jaurlaritzaren eta Udalaren ustez, beharrezkoa dugu administrazio elektronikoa azkar eta modu eraginkorrean garatzea, herritarren eta administrazioen arteko harreman elektronikoak ahalbidetzeko.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n