Gabonetako erakusleihoen V. lehiaketa herriko merkatarientzat deitu da

12.12.14
Ekonomi Sustapena

Herriko merkatariek eta udalak elkarlanean jardungo dute, Gabonetan gure kaleak dinamizatu eta erakargarriago egiteko xedez. Hori horrela, bosgarren urtez erakusleihoen lehiaketa izango da herriko dendari guztientzat zabalik dagoena, EMOE elkarteko kide izan edo ez. Helburua merkatariek beren erakusleihoak apaindu eta jantzi ditzatela datozen jaietan, Gabon giro handiago eta koloretsuagoa izan dezagun herrian. Bi saria daude, guztira 1.000 euroko balio dutenak. Lehen epaimahaiak emango du, denda irabazleak modernizatzeko eta hobekuntza proiektua gauzatzeko 700 euro balio duen saria izango delarik. Bigarrena, herri bozka bidez erabakiko da, eta denda irabazleak modernizatzeko eta hobekuntza proiektuaren analisia egiteko 300 euro jasoko ditu. Eta aurten estreinakoz, parte hartzaileetatik hamabostek beka izango dute heziketa ikastarioa doan egiteko. Parte hartzen duten establezimenduek horren berri adierazten duen agiria edukiko dute agerian.

Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute abenduaren 16a baino lehen Toki Garapeneko udal alorraren (943 17 90 18) bulegoetara deituta, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitarteko ordutegian. Idatziz ere inskribatzerik badago, jportugal@udalermua.net postontzietara mezua bidaliz. Parte-hartzaileek erakusleihoak prest izan beharko dituzte abenduaren 16rako, eta horrela mantendu 2015eko urtarrilaren 6ra bitartean. Horrez gain, argiztatuta izan beharko dute egunero, gutxienez, gaueko hamarrak artean.

Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da, konposizio eta muntaiak baloratzeko. Kideeak ondoko aspektuak baloratuko dituzte: kalitatea, konposizioa, irudi komertziala, produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, eta abar… Lehiaketaren irabazleari sari moduan modernizazio proiektua gauzatzeko analisia egingo zaio, horretan lagunduz. Epaimahaiak bere erabakia abenduaren 20an ezagutaraziko du.

Herritar eta bezeroek ere gure erakusleiho gogokoena aukeratzeko eta hori zein den adierazteko aukera izanen dugu. Herri bozka eman ahal izango baitugu udalaren webgune korporatibo honetan bertan, abenduaren 31ko gauerdia bitartean. Beren iritzi eta botoa ematen duten guztien artean EMOE elkarteak prestatutako produktu sorta zozketatuko da. Bozka herrikoia bidez lehiaketaren irabazleari sari moduan modernizazio proiektua gauzatzeko 300€ko analisia egingo zaio, horretan lagunduz.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena