Onak izan ote gara?
Urtea amaitzeko egun gutxi falta direla, Gabonak ate joka ditugu eta Olentzero laster etorriko da ikatz berriarekin eta ume zein helduei merezitako oparia ematera. Hori dela eta, aurten ere, zortzigarren urtez jarraian, Euskara Sailak herriko ikastetxe eta udal liburutegiarekin lankidetzan Olentzerori gutuna idazteko ekimena abian jarri du. Ekimen horren helburua, tartetxo bat hartu eta dakiguna erabiliz, Olentzerori gutuntxo bat idaztean datza, horretarako Olentzero jarri da liburutegian eta bertara eraman eta han utzi behar dira idatzitako gutunak.
Ekimenean parte hartu ahal izango dugu nahi dugun guztiok. Epea abenduaren 29ra artekoa izango da eta biharamunean, batutako gutun guztiak, adinka sailkatu eta zozketa egingo da, horrela bada, adin multzo bakoitzeko mahai-jolas bat edo gustuko izango den beste opariren bat jasotzeko aukera izango da. Gainontzeko gutunak zuzenean emango zaizkio Olentzerori, berak abenduaren 31n etxez etxe opariak bana ditzan.
Lasterbidea uzten dizuegu lehiaketaren datu orokorrak irakurri, sarien zerrenda ezagutu eta proposatzen den eskutitz eredua ikusterik izan dezazuen.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin