Aitor Herándezek Espainiako kopa itxi du bederatzigarren garaipena lortuz

15.12.14
Kirolak

Aitor Hernandezek amaiera jarri dio Espainiako 2014 Kopari garaipen batekin, atzokoak Valentzian korrituriko lasterketa irabazi eta gero. Ermuarrak denboraldirako bere buruari jarri zizkion helburuetako bat bete du mugarri bat ezarriz, hamar lasterketatik bederatzitan garaile izan baita. Hamar lasterketetan lehen izan da eta beste batean bigarrena, ez da marka makala. Atzoko postu eta sailkapena sprintean jokatu zen ermuarra azkarrena izan delarik helmuga zeharkatzen. Horri esker Espainiako bere hirugarren Kopa eskuratuz. Lasterketan zehar tropela nagusi izan da, 23tik azpiko korrikalariek asko jokatzen zutenez elkarri zaintzen jardun izan dutelako.

Proba amaitu ostean, Aitorrek ondoko analisia egiten zuen: “Lasterketaren planteamendua ikusita etena eman zitekeela ikusi dut eta, lasai egon eta nik baino interes gehiago zutenei egiten utzi diet. Erritmoa jaisten zutenean aurrean jarri eta tiratu egin dut. Erdialdera alde egiten saiatu naiz, baina denek indartsu zeudela ikusiz gero, indarrak amaierarako erreserbatzea erabaki dut. Azken itzulia esprintean korritu dugu eta aurrean egotea eta irabaztea lortu dut, UCIko puntu gehiago poltsikoratuz. Hemendik aurrera Belgikara noa korritzea, ilusio handiz”.

Hernandezek, Espainiako Kopa irabazi izanagatik eskerrak eman zien “babeslei, munduko material onena erabiltzeko aukera dudalako. Horrekin bat, talde onena dudanez gero, posible dut emaitzak lortzea”.

Aitor Hernandez Belgikara jauzia egingo du aste honetan. Larunbatean –abenduaren 20an- Rouwmoer Sari Nagusia korrituko du, hiri horretan; egun bat beranduago Mundu Kopako lasterketa korrituko Namurren eta abenduaren 26an, Heusden-Zolderren kopa bereko beste bat.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da