Liburutegiko zuntz-optikoaren sarean kableaz lotzeak hobetu egiten du Interneteko sarbidea

17.12.14
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak orain aste batetik bere zuntz-optikoaren sareko sarbidera kablea erabiliz egiteko abiadura handiz eta kalitate gehiagoz nabigatzeko aukera eskaintzen digu erabiltzaileoi. Hori posible egiteko 24 sarbide-puntu fisiko berri jarri ditu, erabiltzaileok abiadura handiz nabigatu dezagula ahalbidetuz.

Konexio-hartune berri hauek Liburutegiko sarreratik urrunen dagoen eta ikasteko erabiltzen guneko mahaietan kokatu dira eta horiek erabili ahal izateko pertsonak bere ordenagailua eraman beharko du, zeinak sare-txartela eduki beharko duen eta RJ45 ereduko konexio-hartunea, hori baita sareen eta ordenagailuen lotura estandarra.

Konexio berri fisiko horiek Liburutegiak aurretik jada eskaintzen zuen WIFI bidezko konexioak osatu eta hobetu egiten ditu, aretoan jada mailegatzen dituen esku ordenagailuen eta iPad-en osagarri.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat