Komikiaren generoa protagonista liburutegian

18.12.14
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak hilabete hauetan bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko egiten diharduen apustuan, aste honetan gazteei zuzendutako komikiak irakurtzen hasteko hiru saio burutu ditu.

Saioak Peru Magdalena idazle, bertsolari eta ilustratzaileak gidatzen ditu, eta ikastetxeetako irakasleekin koordinatzen dira. Lehenengoa abenduaren 16an, asteartea, izan da, UNI Eibar-Ermuko Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzenduta. Gainontzeko biak L.H.P.I.ko lehen mailako ikasleei zuzendutakoak izango dira eta, horien zati handi batean bi hilabete hauetan irakurri duten ”Chico & Rita”, Fernando Truebak idatzia eta Javier Mariscalek ilustratutako eleberri grafikoa komentatuko da.

Literatura genero honen abiapuntura hurbiltzeaz gain, saioetan komiki mota desberdinak ezagutarazten dira eta lehen eskutik hainbat titulu gainetik begiratu daitezke, ”Tintín” eta ”Mafalda” ezagunenetatik ”El héroe” (David Rubín) edo ”El cuento de una rata mala” (Bryan Talbot), esaterako.

Ekintza honen osagarri dira Liburutegian dagoen komiki berrien erakusketa eta bi hilabete hauetan komikiak maileguan hartzen dituzten pertsona guztien artean egingo den zozketa. Opariak egileek dedikatutako komikiak izango dira, Alfonso Zapicoren ”Café Budapest” eta ”Dublinés”(Komiki Sari Nazionala 2012) eta IGORren ”Zombie life”.

Zatoz liburutegira eta ezagutu literatura genero hau.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.