Martxoaren 8a plaza eta Berdintasunaren pasealekua barne hartu ditu kale-izendegiak
Ermuak espazio eta izen berri bi erantsi eta barneratu ditu herriko kale-izendegian. Espazio biek “emakumeek herriaren nahiz gizartearen garapenari egin dioten ekarpena’jaso eta aintzat hartzen dute. Aurreko asteazkenetik Martxoaren 8a plaza –udaletxeko eraikinaren albokoa- eta Berdintasunaren pasealekua –plaza horretatik tren geltokia eta Izelaieta kalea lotzen dituen tartea- izeneko espazio berri bi ditugu. Izendegi berriak aurkezteko ekitaldia aurreko asteazken arratsaldean egin zen, inaugurazioan aurreskua dantzatu eta burdinez egindako ikus eta oina estal gabetu ondoren. Oin-ikur horren honakoa dioen esaldi elebidunak ditu: Egunero da martxoaren 8a. Ermua, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko herria. Eta 2014ko abenduaren 17a. Ekitaldian Udalbatzako kideak, elkarte eta herriko gizarte eta kultur taldeetako eragile eta ordezkari ugari bildu ziren, benetako berdintasun eraginkorraren aldeko jauzi horrekin bat dauden emakume eta gizonek. Oin-ikurra burdinazkoa eta beltza kolorekoa da, hizki zurietan idatzita esaldiak dituelarik, azpiko xaflan oinatz zenbait izanik “Ermuan aztarna eraldatzailea utzi eta uzten duten emakume guztien oroimenez eta horientzat”.
Ekitaldian -jarraituriko ordenaren arabera- hitz egin zuten Maria Rosario Arrizabalagak, Emakumearen udal Kontsailutik, Natividad Alonso alorreko zinegotziak eta herriko alkateak, Carlos Totorikak. Esandakoak biltzen dituen grabazioa MP3 soinu artxiboan uzten dizuegu gure iVoox kanalean. Eta ekitaldian jasotako irudien argazkiak, Flickr sare sozialaren bidez.
Esanahia eta izenen testuingurua
Ikur-oina eta seinaleak etxebizitzarik eta portalik ez dagoen zonaldean jarri dira; horien bidez emakumeen ekarpena agerian jarriko hiriko elementu eta altzarien bitartez. Zonaldean ikur-oin berezia jarri da, nortasun fisikoa emateko. Esanahia ondorengoa da:
- Plazaren izena / Martxoaren 8a: data historikoa dena, oso esanguratsua, mundu osoan emakumeen aldarrikapen eta borrokan data sinbolikoa.
- Berdintasunaren Pasealekua: Emakumeek eta feminismoak egindako eta etorkizunean emakume eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko egiten jarraitu beharko duten ibilbidearen adierazle.
- Emakumeen eta bereziki feminismoaren papera publikoki aintzat hartzea, egin duten lan eta ekarpenari egun ezagutzen dugun gizartea izateko, horrela eginez, justizia ekintza eta sozialaki aitortzea izango baita.
Emakumeek gure gizarteari –lehen nahiz gaur egun- egin dioten ekarpena kalean jaso eta agerian jartzeko helburua, diskriminazio erreferentziak baztertuz, gizon eta emakumeen berdintasunerako udal plan guztietan jasota egon da. 1998an sailak ideia lehiaketa antolatu zuen emakumeen izenak edo horien eskubideen aldeko data/mugarri garrantzitsuekin proposamenak egin zitezen. Orduan martxoaren 8a proposatu zen eta ideia horri saria eman zitzaion. Egun indarrean dugun planak ere ‘hirigintza barnerakoia eta generoaren ikuspuntua aintzat hartzen duena egiteko proposamena luzatzen du. Horren haritik, emakume eta gizonek egindako ekarpenak sozialki aintzat modu orekatuan hartzeko idatzita dago(kaleen izenak, plazak, monumentuak, eta abar…)
Berdintasuna egunero eraiki behar delako
“Egunero da martxoaren 8a . Ermua, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko herria” esaldiak Ermuko emakume-gizonek, herritarrok, eta udal Gobernu kideak dugun konpromisoa adierazten dute, gure herri aitzindari izan baita berdintasunerako planak, udal zerbitzu propioa, emakumearen topagunea eta herritarrok parte hartzeko organoak eratzen, besteak beste.
Berdintasunaren aldeko lan eta ahalegina ez da egun bakarrera –martxoaren 8ra- mugatu behar, urte osoko egunetara zabaldu eta mantendu baizik. Berdintasuna lortzearen xedea gizonoi ere dagokigu, gizartearen zati garen aldetik. Hori horrela, gure eskuetan dugu erronka horri heltzea eta bidea errazago egiteko dagokigun zeregina modu aktiboan, betetzera.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo