Gabonetan eta azterketa garaian ordutegi berezia izango du Liburutegiak

22.12.14
Udal Liburutegia

Liburutegiko ordutegia Gabonetan aldatuko da. Jaiegunetan itxita egongo da eta irekita egongo den egunetan ordutegi zabalagoa izango du hala nahi duten ikasleek urtarrileko azterketak presta ditzaten.

Honela, abenduaren 24 eta 25ean (Gabon-gaua eta Eguberri-eguna), abenduaren 31an eta urtarrilaren 1ean (Gabon Zahar eguna eta Urteberri Eguna) eta urtarrilaren 6an (Errege Eguna) Liburutegia itxita egongo da. Urtarrilaren 5ean, Errege Egunaren bezpera, goizez egongo da irekita soilik, 9:00etatik 14:00etara.

Abenduaren 26an, 27an eta 28an, eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an (ostiralak, larunbatak eta igandeak) ordutegia bi orduz gehiago zabalduko da, azterketa garaietan egin ohi den moduan. Horrela, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etarik 20:00etara.

Urtarrilaren 7tik 22ra bitartean, biak barne, Liburutegia astelehenetik ostegunera 9:30etik gauerdira arte irekiko da segidan. Ostiraletan ohiko ordutegia mantenduko da, 9:30etik 20:30era, alegia. Eta larunbat eta igandeetan 10:00etarik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"