Aitor Hernandezek bigarren postuan bukatu du Ormaiztegiko XLIV ziklokrosa zulatu ondoren
Aitor Hernandez ermuarrak (Specialized-Ermua etxe eta markak babesten dutenak) bigarren postuan bukatu du Ormaiztegiko XLIV ziklokrosa, zulatua izan eta Javier Ruiz de Larrinagaren atzetik helmuga zeharkatu ondoren. Specialized etxekoak lasterketa nahiz aurkariak kontrolatu izan baditu ere, gurpila zulatu ondoren denbora galdu eta tartea ezin izan du murriztu buruarekin bat egiteko aukerarik gabe geratuz. Ruiz de Larrinagak (MMR-Spiuk etxeek babesten duten korridoreak) estatuko lasterketa zaharrenean aurtengo denboraldiko zazpigarren garaipena lortu du. Hernandez ermuarrak jada buruan datorren asteburuan Gijonen (Asturiasen) jokatuko den Espainiako txapelketa besterik ez du buruan.
Karrera amaitu ondoren Aitorren honako hitzak esan ditu: ‘Berriz ere zulatua izan dut, baina zer egin nezakeen. Nire buruari jarritako helburuak betetzea edo ez nire esku dago eta horretan ahaleginduko naiz, are indar gehiagorekin. Sentsazio onak izan ditut, baina buruarekin pentsatuz galdu dudan denbora errekuperatzea ia ezinezkoa zenb. Datorren astean, titulu garrantzitsua izango dugu jokoan eta guztia ematera aterakpo naiz, ez baitaukat ezer galtzekorik”. Zorte on Aitor!
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da