UKEk kiroldegiko fitness eta kardio aretoak irekiko die erabiltzaileei igande eta jaiegun goizeetan

07.01.15
Kirolak

Urte osoko larunbatetan ordubete luzatuko da ordutegia

2015 urteak berrikuntza garrantzitsuak ekarriko dizkie herriko kirolariei. Udal Kirol Erakundeak fitness eta kardio aretoak irekiko baititu igande eta jaiegun goizetan neguan, printzipioz –martxoa bukatu artean-. Areto hauetako ordutegia orotara 5 ordu gehiagorekin luzatzen da asteburu eta jaiegunetan martxora bitartean. Institutuak erabiltzaile batzuek eskaerari erantzun nahi izan die, eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzen jarraitzeko asmo eta xedez.

Kirol esparru eta areto bi horiek igande eta jaiegunetan goizeko 9etatik arratsaldeko ordu batera arte irekita egongo dira martxoa bukatu artean. Neurria estreinakoa da, instalazio horiek ez baitira inoiz ireki igande eta jai egunetan orain arte. UKEk larunbatetako gaurko ordutegia ordubete gehiagoz luzatuko du urte osoan zehar, igande eta jaiegunetarako ezarri den ordutegia berbera ezarriz.

Aretoek monitore adituen etengabeko gainbegiratzea izango dute eta zerbitzuko erabiltzaileen neurrira egindako jarduera fisikoko programa pertsonalizatuen planifikazioa, programazioa eta ebaluazioaz arduratuko dira.

Igande eta jaiegunekin alderatuz, esperientzia pilotu gisa ordutegi berria soilik urtearen lehendabiziko hiruhilekoan eta behin behineko izaeraz zabalduko dena, larunbatetako ordutegia iraunkorra izango da urtean zehar.

Halere, erabiltzaileen artean ekimen berritzaile honek duen harreraren arabera, UKEk urte honetako azarotik aurrerako igandeetan aretoak berriz irekitzeko aukera aztertu dezake.

Ordutegiaren luzapen honek egun fitness ikastaroan edo Premium tarifan alta emanda duten 520 erabiltzaileei eragingo die zuzenean eta inolako gain kosturik gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da