‘Tosca’ operaren proiekzioa ikusgai Antzokian

08.01.15
Ermua Antzokia

Ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera Giacomo Piccinik idatzitako ‘Tosca’ opera ezagunaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu Ermua Antzokian. Opera ospetsuenetarikoa da, hiru ekitalditan antolaturik dagoena. Musika Puccinirena da eta italieraz idatzita dagoen testua Luigi Illica eta Giuseppe Giacosa. Erroma hiriburuan estreinatu zen 1900eko urtarrilaren 14an. Testua drama sakon batean oinarritua dago. Tosca Italiako errepertorio veristaren barne opera adierazgarrienetarikoa kontsideratzen da, intentsitate dramatiko oso altua izan eta aria politenak edukitzeagatik. Argudioak amodioa, intriga, indarkeria, pasioa eta heriotza uztartzen ditu.

Musikalki autorearen estilo ezagunari eusten dio: diskurtso musikalaren jarraipenari eutsiaz, zeina aria bakarren batean hausten den. Eszena indartsuenak lehen ekitaldiko amaiera baino lehen kantatzen den Te Deum da, eta aria ikusgarrienak Vissi d''arte izenekoa (Toscarentzat) eta E lucevan le stelle (Mariorentzat). Dramatikotasunari dagokionez, bigarren ekitaldia paregabekoa da. Sarrerak 8 euro balio dute eta jada salgai daude Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, erakundearen webgunean www.kutxabank.es. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean.

Atsedenaldian cava-kopa bat zerbitzatuko da, Distribuciones Arral 77 enpresak eskainita.

  • Autorea: Giacomo Puccini.
  • Musika-zuzendaria: Antonio Pappano.
  • Zuzendari artistikoa: Jonathan Kent.
  • Interpreteak: Angela Gheorghiou, Jonas Kaufmann eta Bryn Terfel.
  • Iraupena: 128 minutu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu