Inscripción para los grupos de conversación en inglés y francés
Ermuko Udal Liburutegiak frantseseko eta ingeleseko mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabalik edukiko du urtarrilaren 14ra bitartean.
Frantseseko taldea ostegunero bilduko da, urtarrilaren 15etik maiatzaren 21era, 18:30etik 20:00etara, eta ingelesekoa ostiralero, urtarrilaren 16tik maiatzaren 22ra, 18:30etik 20:00etara. Ekimena Lobiano Kultur Gunean izango da.
Parte hartu ahal izateko Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea ezinbestekoa da eta taldeko hizkuntzan elkarrizketa bat mantentzeko gaitasuna eduki behar da.
Ekintzaren helburua ez da ezagutza klaseak jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.
Leku baino eskaera gehiago jasotzekotan, izena emandakoen artean zozketa egingo da. Herriko biztanleek lehentasuna izango dute. Izen-ematea Liburutegian bertan, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net egin daiteke.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"