Herriko erakusleihoen V. lehiaketako saria 'Viginia Pascual Sukaldeak' establezimenduarentzat
Epaimahai teknikoak herriko erakusleihoen V. lehiaketako saria esleitzeko zailtasun franko izan du beste behin. Saria Zubiaurre kalean dugun Viginia Pascual sukaldeak –etxeko eta sukaldeko altzari eta ekipamendua saltzen duen- dendarentzat izan da. Saria 700 euro dira, zeinak denda teknikoki analizatu eta hobetzen edo modernizatzen laguntzeko aholkularitzan erabili beharko diren.
Parte hartu duten establezimendu guztien artean bat hautatzea zaila izan bada, bigarrena hautatzeko are zail eta korapilatsuago izan zen. Iritziak elkar trukatu eta puntuazioak findu ondoren, erabaki salomonikoa hartu zuten, bigarren postuan biren artean banatuaz: Establezimenduek egindako lana aintzat hartu ondoren, bigarren sari hori Artarrai eta Modas Canderi egokitu esleitu zioten. Bigarren sari honegatik 300 euro jaso eta banatuko dituzte, zeinak denda teknikoki analizatu eta hobetzen edo modernizatzen laguntzeko aholkularitzan erabili beharko diren.
Epaimahaia SUA estudio empresako Marketing arduradunak, Eugenio Oruñak eta Toki-garapen alorreko lankide eta teknikariak, Jesus Portugalek eratu zuten, hogeita hiru dendetatik pasatuz, erakusleihoan aztertu eta baloratzera. Epaimahaiak, besteak beste, kontutan hartu dituen irizpideen artean ondokoak ditugu: sormena, originaltasuna, argitasuna, diseinua, produktuaren integrazioa, zailtasuna, kontzeptua eta aurkezteko modua. Aldagai guzti horien ponderazioetan oinarriturik hartu zuen epaimahaiak bere azken erabakia.
Ermuarrok esleitzen dugun saria epaimahaiaren antzekoa izan da eta boto gehien lortuta saria ''Artarrai dekorazioa'' dendarentzat izan da
Lehiaketaren antolatzaile den Toki-garapen alorrak establezimendu parte-hartzaileen kopurua eta lehiaketara aurkeztutako proposamenen kalitatea azpimarratu ditu.
Lehen eta bigarren sariez gain, lehiaketan parte hartu dutenen artean 15 beka esleituko dira, dendaren kudeaketa integrala hobetzea helburu izango duen ikastaroa egin dezaten. Aurtengo ikastaroaren titulua “Erakargarritasun marketing”-a da eta urtarrila honetan bertan egingo da.
Heritarrok ematen dugun sariari dagokionez, 300 €koa eta aurreko bien kasuan bezala -denda teknikoki analizatu eta hobetzen edo modernizatzen laguntzeko aholkularitzan erabili beharko diren- oso paretsu egon da –bi botoengatik eraman baitute- Artarrai dekorazioa dendarentzat izan da. Artarraik guztira 159 boto bildu ditu herritarron artean, jasotako guztien %31,24. Ondoan, Viginia Pascual Sukaldeak geratu da, 157 boto lortu eta gero, hirugarren eta 88 botorekin Cocoliso Baby umeen denda geratuaz. Laugarren postuan berdinketa izan da, Ainer Ile-apaindegiak eta Descubre-té dendak 24na boto izan baitituzte. Inkestari eta erakusleiho onenari 509 boto eman dituzte, beste horrenbeste pertsonek.
Antolatzaileek webgune korporatibo honen bidez botatu duten guztiei bere esker ona agertzen diete. Parte hartzaile guztien artean produktu sorta zozketatuko da datozen egunetan, horren berri ere hemen emango dugularik.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena