Aitor Hernandez Espainiako ziklokros txapelduna bigarren aldiz

12.01.15
Kirolak

Aitor Hernandez jada Espainiako 2015 Ziklokros modalitateko txapelduna da, atzokoan Los Pericones parkean –Gijonen- jokatutako txapelketa irabazi ondoren. Ermuarrak bigarrenez lortu du, -estreinakoz 2013an, iaz bigarren eta txapeldunorde geratu- eta aurten berriz ere nagusituz. Ermuarra lehena izan zen helmugaratzen, Javier Ruiz de Larrinaga, arabarra baino 1:31 lehenago eta José Antonio Hermida, baino 2:11 segundo aurretik. Elite edo goi-mailako kategorian ermuarrak, arabarrak eta kataluniarrak bete zuten podiuma. Karrera espero bezala izan zen, Aitor Hernandez oso gogor atera zen garaipenaren bila, ‘Larrinaga’k jarraitu egin zion harrapatu ezinik eta Hermidak atzetik aurrera egin zuen ahal izan zuen beste, hirugarren tokiraino.

Meteorologi iragarpenak bete-betean asmatu zuen, larunbat gauean euria bota zuen, zirkuitua lokatzaz betea utziz. Eguerdirako hodeiak alde eta ostartea zabaldu zuenez elitekoek zirkuitua sikatzeko bidean aurkitu zuen, lokatza are astunagoa egiten eta, are okerrago pedalei eragiteko.

Aitorrek lasterketa burua hartu zuen hasieratik, irten bezain pronto. Larrinaga jarraitzen ahalegindu zen. Lehenengo itzulia amaitu eta gero Aitorrek 14 segundoko abantaila zuen. Bigarrenerako abantaila handitzen zihoan, arabarrarekiko 33 segundoko eta Hermida korrikalariarekiko 1:27ko tartea izanik. Ondorengo hiru bueltatean egoera bere horretan mantendu zen, aldaketarik gabe, arestian esan dugun emaitzara artean.

Lasterketa amaitu eta gero Aitorrek honako adierazpena egin zuen: “azken asteetako egoera irauli nahi zuen, gogotsu atera naiz, topera garaipenaren bila. Zirkuitua eskas zegoen arren, arrisku hori aurre egitea erabaki dut, ni harrapatu nahi zutenek are arrisku gehiago hartu behrko zituztela jakinik. Atzera begiratu gabe korritu dut, ibilbideko metro bakoitza irentsiaz. Garaipenarekin urteko helburua estatuan bete dut eta, oso ondo datorkit atzerrian bukatuko dudan denboraldi amaierari begira. Talde osoari eskerrak eman nahi dizkiot eta, antolatzaileei zorionak txapelketa ederto prestatu izan dutelako. Gauzak ondo egitea kirol honi aurre egiten laguntzen baitio”.

Argazki sorta uzten dizuegu azpian. Horretara Federazioaren webguneaz baliatuz iritsi gara. Argazki dotoreak Alberto Brevers Gonzalez ateratakoak dira, guk hainbat hartu dizkiogularik lerro hauek ilustratzen laguntzeko. Txapelketako argazki guztiak bere flickr kontuan dituzue ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan