Gipuzkoa Etorbideko eraikinaren kalte materialak eragin dituen sutea

14.01.15
Hiritarren Segurtasuna

Gipuzkoa Etorbideko 39. eraikinaren –Sallabente geltokitik hurbil eta atzeko maldan kokatutakoan- teilatua eta barruko aldean kalte materialak eragin dituen sutea izan dugu bart gauean gure udalerrian, udaletxeko Hiritarren Segurtasunerako Alorrak aditzera eman duenez bertan izan ziren Udaltzainek txostenean jasotakoaren arabera. Gertakizunean pertsona inork ez zuen minik hartu edo zauririk izan, ustez barruan ez baitzegoen inor edo bizilagunek kanpora atera zirelako, herriko Estatistika Unitateak frogatu izan duenez erroldak jasotzen duenez helbide horretan altan dauden bizilagunak baititugu. Kalteen zenbatekoa ez da oraindik zehaztu eta suaren jatorria zehazteko ikerketa zabalik dago.

Abisuaren berri jakin bezain pronto Larrialdietako prozedurari bide eman zitzaion eta lekura Ertzainen eta Udaltzainen unitateak bertaratu ziren. Eta baita Eibar eta Durangoko parkeetatik iritsi ziren suhiltzaileen hainbat unitate –sei guztira- sua itzaltzeko lanean izan zirenak goizaldeko ordu biak arte. Suaren berri izan ondoren Hirigintza Alorreko zinegotzi eta zuzendaria bertara hurbildu ziren, baita Ur Kontsortzioaren eta Eusko Tren-ETS langile bana ere. Kontsortziokoak hurbilen zegoen ur-hargunearen kokapena adierazi zien su-hiltzaileei.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko