Mugikortasun seguruaz kontzientziatu nahi duen ‘ElkarBizi’ proiektua hastear Ermuan

16.01.15
Hiritarren Segurtasuna

Segurtasunez mugitzen ikasteko jardueren barne, Ermuko ikasgelek ElkarBizi proiektua lantzen eta jasotzen hasiko dute datorren astetik aurrera, trafiko istripuez ukituriko pertsonei orientazioa eta laguntza eskaintzen duen Istripuei Stop Euskadi Elkartearen eskutik. Proiektuari laguntzen diote Ermuko Txirrindulari Elkarteak, herriko txirrindulari profesionalak edo izandakoak eta baita Udaltzain agenteek ere. Proiektuaren baitan DBH 1. mailako ikasleei bizikleta joan-etorrietarako aukera gisa aurkeztu nahi zaie. Lehenengo bilerak datorren astean hasiko dira, hain zuzen ere urtarrilaren 19an eta Anaitasuna Ikastolan, non bigarren bat ere egingo den urtarrilaren 23an. Bigarrena 21eko asteazkenean izango eta San Pelaio ikastetxean egingo da. Osatilean Ongarai Eskolara jauzia eginen du, non saioak otsailaren 4, 5 eta 6an egingo diren. Horiek guztiak eskola orduetan egingo dira.

Ermuko udaltzainek isila izan eta kutsadurarik sortzen ez duen ibilgailu horren erabilera hiri barneko joan-etorrietan indartu nahi du eta, baita seguruak diren espazioak irabazi, txirrindularientzat bereziki eta gainerako herritar guztientzat orokorrean. Hori horrela eta guztiok ezagutu ditzagun Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak landu eta prestatu duen udal Ordenantza eredua zabaltzen ahaleginduko da. Eredu hori Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen 2010eko otsailaren 8an emaniko epaian eta Donostia nahiz Gasteizeko Trafiko udal Ordenantzatan ere jaso izan da.

Bi dira ekimenak lortu nahi dituen helburuak: lehena txirrindulariak ikas dezala modu seguruan erabiltzen udalerriko zonalde ezberdinetan (oinezkoentzako esparruetan, bide, kale, hirigune arteetan edo zeharkaleetan). Eta bigarrenez, txirrindulariek jakin dezatela bizikleta ibilgailutzat hartua dagoela eta horrek oinezkoentzako zonaldeetan lehentasuna dutela, Zirkulazio Araudi Orokorrean jasotakoren arabera. Horrek bide publikoan dauden gainerako erabiltzaileak errespetatzera eta arduratsuak izatera behartzen baikaitu. Hori guztia, elkarbizitzarako arauen baitan, bide heziketan jasotakoari jarraiki.

Proiektuak zirkulazioaren oinarrizko arauak ezagutaraztea du helburu, horren baitan ibilgailuen eta pertsonen trafikoari buruz zerbait jakin behar da, hori gauzatzeko seinale horizontal eta bertikalez baliatzen garelarik. Proiektuak bizikleta ibili daitekeen bide eta ingurunearen arteko harremanean sakondu nahi du, horrek ditugun bide publiko ezberdinak (oinezkoenak, egoitzakoak, zirkulaziokoak, eta abar…) ezagutzea dakarrelarik, baita zirkulazio arauena eta seinaleen interpretazio egokia ere bai. Heziketaren baloreak mugikortasun seguruari aplikatu nahi dizkio, ingurunearen analizatu eta medioak –erabiltzailearentzat nahiz gainerako pertsonentzat- dituen ahultasunak ezagutu eta jakitun izanik. Horrek guztiak bidean egiten ditugun ekintza guztietan eta taldearen presioaren aurrean arreta jartzera derrigortzen gaituelarik, aktore garenen arteko enpatia garatuz eta, baita banakoaren nortasuna ere.

Laburbilduz, proiektuak zirkulazio arauak ezagutarazi, seinalizazio interpretatzen eta ingurune edo bidea arakatzen irakatsi, arriskuak identifikatu eta horiei arreta handiagoa eskaini diezaiegun, txirrindularientzat zirkulazio seguruago lortze aldera.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan