'Broken Brothers Brass Band' taldearen kontzertua ikusgai Lobianon
Broken Brothers Brass Band taldeko musikariak Lobianora datozkigu bihar emanaldia ematera. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen edo horren webgunearen eros ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Eta emanaldia hasi artean, sarreran bertan.
Taldeari buruzko hainbat datu
2006an sorturiko talde nafarra da, tartean Amama Luisa Brass Band aitzindariko hainbat kide tarteko izanik. Broken Brothers taldeak New Orleans hiriko gaur egungo taldeen hots kaletar eta jai girokoak ditu oinarri. Beren emanaldi sutsuak funk, gospel edota jazz modernoz beteak dira, talde-inprobisazioa oinarrizko ezaugarri dutelarik. Bi disko argitaratu dituzte, 2012ko ‘The life we deserve’ eta 2014ko ‘In the mud’, azken honekin datozkigularik emanaldira.
Hainbat jaialdi eta kaletan jo dute urteotan, esaterako eta besteak beste: Donostiako jazzaldia, Getxoko jazzaldia, Zaragozako Jazz al margen, Iruñeko jazzaldia, Zornotzako kale taldeen Haizetara jaialdia…eta abar, baina baita edozein herriko jaietan ere! New Orleans hiriko taldeen izpirituari jarraiki “edozein ospakizun motatan jotzen dugu” diote. Beste une batean, gai dira, besterik gabe, furgonetara igo eta edozein tokitan agertzeko, bertako kaleetan emanaldi bat egiteko…
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne